Heldu berriak, orrialdea eraikitzen
1997ko otsailaren 8a
Kaixo:
Euskal preso politikoen aldeko orria duzu hau. Lerro hauek irakurri ahal badituzu, honek euskalduna zarela esan nahi du eta beraz, ez duzula oinarrizko informazio baten beharrik, ezta? Nazioarteko komunitateak euskal presoen inguruan dagoen gatazkaren berri izan dezan dago pentsatuta.
Nola lagun dezakezu?
Momentuz, gure posta helbidera informazioa bidaliz. Hasteko, WWWean mundu osoko preso politikoei erreferentzia egiten dion edozein orrialderen bila gabiltza, euskal presoena bereziki. Zuk aurkitu dituzunak jakinarazi eizkiguzu mesedez.
Orrialde honi forma ematen joango gara, bertan informazioa jaso eta eskaintzeko xedez. Oraingoz oinarrizko informazio bat besterik ez da agertuko, eta oinarrizkoena momentuz beste orrietarako loturak izango dira. Esan bezala, orrialde hau nazioarteari begira egina dago. Beraz, ingelesez eta gazteleraz informazioa eman eta berton lotura gune gisa eskaintzea dugu behin-behineko xede.
Ez pentsa nahikoa ez dela, hobe da pixkanaka gauzak egitea ikusle pasiboa izatea baino. Beraz, zure laguntza, txikia bada ere, eskertuko dizugu euskal preso, deportatu, exiliatu eta errepresaliatu guztien izenean.
Momentuz, loturarik interesgarrienak:
Arrano beltza UK: Informazioa ematen du Frantziako eta Espainiako estatuetan preso dauden euskal militanteei buruz. Espainiako gobernuak ez ditu bere legeak betetzen. Dispertsioak senideei dakarkien kaltea...eta askoz gehiago. Oso interesgarria.
Euskal Herria Journal: Euskal Herriko gatazka politikoari buruz. Errepresioaren gaineko informazio gaurkotua. Nortzuk diren euskal militanteak eta zergatik borrokatzen duten.