(English version of this page here)
Herri izendegia
(Euskal Herriko toponimoen
izendegia)
Irakurri mesedez, ohar hauek, izendegian
sartu aurretik
Izendegi osatuena
Izendegi honetan Euskal Herriko udalerri, herri
eta biztanle-unitate guztiak ageri dira, Eusko Jaurlaritzaren,
Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren izendegietan ageri diren
bezala. Beste iturri batzuetatik jasotako izenak ere gehitu ditugu
bertara: Euskal Herriko mendateen zerrenda, edo hiriburuetako
auzategi nagusietakoa, adibidez. Izendegi hau, Euskaldunon Egunkariak
apailatua, Euskal Herriko herri-izendegi osatuena da.
Oharrak
Zerrenda honetan ez da kontuan hartzen zein izen
ofizial duten herriak. Euskaltzaindiak onartutako izenak agertzen
dira, ez politikariek erabakitakoak.
Euskal Herriko zenbait herrik erdarazko izena
dute, eta ez dute, Euskaltzaindiaren arabera, euskarazko aldaerarik.
Kasu hauetan, erdarazko izena erabiliko da, ez neologismo berririk
edo grafia egokiturik. Honek Nafarroako hainbat herri hartzen ditu;
adibidez, Viana
edo Villatuerta.
Beste izen zerrenda zaharrago batzuetan izen
horiek euskaratu egin ziren (Biana eta Bilatorta, goiko kasuetan),
baina zerrenda honetan ez dira forma zuzentzat jotzen. Nolanahi ere,
inguru horietako euskaldun askok nahiago du euskal grafiako forma.
Adibidez, Vianako ikastolan nahiago dute Biana erabili.
Zenbait toponimorentzat bi era onartu ditu
Euskaltzaindiak, eta biak agertzen dira zerrenda honetan.
Toponimoak probintziaka kokatu ditugu, era
honetan: Araba (A), Bizkaia (B), Gipuzkoa
(G), Lapurdi (L), Nafarroa (N), Nafarroa Beherea (NB), Zuberoa
(Z).
Izen bera duten toponimoen kasuan, udalerria ere
gehitu da, tokiak desberdintzeko. Adibidez, Elexalde (B, Barrika) eta Elexalde (B,
Basauri). Beste batzuetan, haranak
desberdintzen ditu izen bereko toponimoak:
(Aezkoa-) Hiriberri (N) eta (Arakil-) Hiriberri (N).
Hiriberri soilik idatz daiteke, baina nahasketarik gerta ez dadin,
Aezkoa-Hiriberri
edo Arakil-Hiriberri idaztea komeni da.
Bereziki zaintzekoa da euskaraz -a amaierako herri izenen
deklinabidea: izendegi honetan -a galkorra duten
izenak [-a]
zeinuarekin datoz markatuta, eta itsatsia dutenak, berriz, zeinu hori
gabe. Adibidez: Ermua [-a]
(B) eta Zaldibia
(G). Izen horiek horrela deklinatzen dira:
Ermura, Ermuko eta Zaldibiara,
Zaldibiako.
Zenbait herriren jentilizioak ere ageri dira
izendegian. Kasu batzuetan, bi jentilizio ageri dira, eta biak dira
zilegi. Adibidez: Leioa (leioztar, leioar).
+
|
ez erabili
|
e.
|
zera erabili
|
=
|
bata zein bestea erabil liteke
|
[-a]
|
-a galkorra deklinatzean
|
Aholkuak
Zerrenda 129 Kb luze da. Egoki erabiltzeko, osorik
kargatu arte itxoin, eta ondoren, zure browser edo programa
arakatzailearen find/bilatu aukera erabili izen jakin bat
aurkitzeko.
Zerrenda kopiatu nahi baduzu testu formatoan, adi
karaktere bereziekin: ñ eta
Zuberoako ü ez zaizkizu egoki azalduko. Erdarazko zeinu diakritikoak ez
ditugu idatzi.
Eskaera
Oso posiblea da zerrenda honetan hutsak egotea.
Akatsik aurkitu baduzu, arren idatzi: geonative@geocities.com
Orain bai, izendegian
sar zaitezke.
Beste hizkuntza gutxiagotu batzuetako herri
izendegiak aurki ditzakezu GeoNative gunean.
This page hosted by
Get your own
Free Home Page