Euskarazko zeinu
diakritikoak
Nola idatzi Iruñea eta
Altzürükü
Gaur egungo euskarak bi karaktere berezi besterik
ez ditu: ñ eta ü. Bigarrena zubereraz bakarrik erabiltzen
da, eta hango izen bereziak adierazteko ere bai
(Altzürükü...).
Zure ordenadorea Euskal Herrian erosi baldin
baduzu, normalean ez zenuke arazorik izan behar karaktere horiek
idazteko. Frantsesera eta gaztelaniara moldatutako ordenadoreek
ematen dute aukera ñ, Ñ, ü eta Ü
idazteko.
Ordenadore eta testu iturri gehienak Latin 1 edo
ISO-8859-1 karaktere sorta estandarreratara daude moldatuta geure
inguruan. Latin 1 estandarrak Europako mendebaldeko hizkuntza
gehienak hartzen ditu. HTML kodea ere Latin 1-eko karaktere gehienak
adierazteko gauza da. Gaztelaniazko eta frantsesezko zeinu
diakritikoak ere hartzen ditu estandar horrek.
HTML dokumentuetan
HTMLzko orriak egitean, HTMl gordinean idaztean
Ñ bezalakoak idatzi beharko dituzu
Ñ adierazteko (ikus taula behean). Nolanahi ere, metodo
sinpleagoa da testu editore batean testua normal idaztea behar diren
ñ eta ü guztiekin, eta gero testu hori HTML editore
batera kopiatu edo HTML konbertitzaile batetik pasarazi.
HTMLzko dokumentu batean egoki idatzitako Ñ
eta Ü horiek ondo ikusi behar dira Netscape edo Explorer
bezalako arakatzaile (browser) batekin.
E-postan eta testu trukeetan
Bestalde, web orriez aparte, nork bere
ordenadorean Ñ eta ü ondo ikusi arren, Interneteko
komunikazioetan galdu egiten dira karaktere horiek sarri, e-postaz
komunikatzean edo testu truke edo kopiak egitean.
Adibide bat jartzearren: Txominen ordenadorea
Latin-1-era moldatua badago, eta Maiterena ere bai, Txominek e-mail
mezu batean Iruñea idazten badu, Maitek ondo irakurriko du,
printzipioz. Baina baliteke testu hori tarteko beste sistemaren
batetik pasatzea, eta orduan, Ñ gal liteke. Adibidez, posta
zerrenda moderatu batean, moderatzaileak mezu irekitzen du irakurri
eta berriz banatzeko, baina tartean, bere ordenadoreak Txominek
idatzitako Ñ hori eraldatu egingo da, eta Maitek gaizki jasoko
du.
- Konponbide bat da Ñ ez idaztea; eta
horrela ikusten ditugu mezuak non Iruqea, Irunnea edo Iru±ea irakurtzen dugun.
Euskal internautak ez gara, orain artean, puntu honetan ados jarri
(eztabaidatu ere ez zen egingo, seguruenik).
- GeoNative-tik proposamen xume gisa egingo
dugu: ASR
sistema erabiltzea. Beste hizkuntza
batzuetako karaktereak adierazteko asmatu behar izan dugu sistema
hau hemen, baina, tira, bide batez euskararentzako ere balio
dezake.
-
- Beraz:
karakterea
|
HTML kodea
|
HTMLz idatzia
|
ASR
|
N larria + tilde
|
Ñ
|
Ñ
|
N~
|
n xehea + tilde
|
ñ
|
ñ
|
n~
|
U larria + dieresis
|
Ü
|
Ü
|
U¨
|
u xehea + dieresis
|
Ü
|
ü
|
u¨
|
Nola idatzi R
sabindarra
Bestalde, ASR sistemak euskara sabindarrean
erabilitako testuak Interneten transkribitzeko balio du. Hiru zeinu
ziren berezi erabiltzen ziren orduan: R bikoitz sabindarra, T
marratxoaz eta D marratxoaz. Batez ere 1937ra arte Hegoaldeko eta
bereziki Bizkaiko euskaran erabili ziren.
Zeinu hauek ezin daitezke HTML kodean idatzi.
Baina ASR erabil daiteke testu jakin baten transkripzio zehatza egin
nahi badugu. Esate baterako, 1937an argitaratu zen euskarazko EGUNA
lehen egunkariaren testuak elektronikoki emateko.
Karakterea
|
ASR
|
gaur egungo idazkeran
|
oharrak
|
R larria + acute
|
R´
|
R edo RR
|
bokal aurrean RR, bestela R
|
r xehea + acute
|
r´
|
r edo rr
|
bokal aurrean rr, bestela r
|
T larria + macron
|
T¯
|
TT
|
r´ baino askoz gutxiago erabiltzen zen hau.
|
t xehea + macron
|
t¯
|
tt
|
r´ baino askoz gutxiago erabiltzen zen hau.
|
D larria + macron
|
D¯
|
DD
|
r´ baino askoz gutxiago erabiltzen zen hau.
|
d xehea + macron
|
d¯
|
dd
|
r´ baino askoz gutxiago erabiltzen zen hau.
|
L larria + macron
|
L¯
|
LL
|
r´ baino askoz gutxiago erabiltzen zen hau.
|
l xehea + macron
|
l¯
|
ll
|
r´ baino askoz gutxiago erabiltzen zen hau.
|
R + acute
karakterea, bestalde, Eslovakieraz eta Latin-2 estandarrarean ageri
da. Beraz, teorian, estandar horietara egokitutako karaktere
iturririk kargatzen baduzu zure ordenadorean, R sabindarra idatzi
ahal izango duzu.
T, L eta D berezi horiek marratxo bat izaten zuten
letraren gainean. Ez dakigu T + macron
eta
horiek hizkuntzaren batean erabiltzen
diren edo ez, ezta estandarren batek ere hartzen dituen. Hala ere
Latin-2 estandarrak T + caron
eta D + caron
hartzen ditu, eta hori erabil liteke
karaktere hauek idazteko, R sabindarra ere estandar berean jasotzen
denez gero. L + macron ez dugu uste inon erabiltzen denik.
-
Ondo iruditzen bazaizue, ederto, eta
bestela, sar dadila kalabazan eta irten dadila Bittorixako plazan!
:-)
Eguneratua: 1997-10-24
geonative@oocities.com
Your comments, corrections, additions
...
|
Zure iritziak, zuzenketak, gehikuntzak
...
|
|
Alphabet Street © Luistxo
Fernandez & Marije Manterola
|