enkristiano !!!
aukerak
2001-eko 
Urtarrilak 29
Counter
  XX. mendean gertatutako egiazko kontakizun bat... 
«CARREFOUR»EKO LANGILE BATEN JARRERA 
Abenduaren 29an, arratsaldean, erosketak egitera joan nintzen nere familiarekin, Olaberrian dagoen «Carrefour»era eta «kolonia gunean» sartzerakoan, han zegoen neska langile bati euskaraz zuzendu nintzaion eta euskaraz ez zekiela ohartzerakoan ea euskaraz bazekien galdetu nion. Erantzuna ezezkoa balitz, nik gaztelaniaz jarraituko nuke, baina, lur eta zur gelditu nintzen eman zidan erantzunarekin: «¿y tú sabes alemán?». 
Ez nion ezer erantzun, baina erabaki bat hartu dut: langile asko euskararen alde egongo direla ziur nago, baina, neska-langile hori, bere izenez ez nintzen ohartu, handik joan arte, ez naiz merkatal zentro horretara itzuliko. 
Uste dut, Goiherrik ez duela horrelako langile bat merezi. 

            Kepa Blazkez * Iruñea 
 

Eusko Alkartasuna 2004

Euskalbanner
Euskalbanner