Euskeraz                   Français                  En castellano                English                Italiano

Gazte Abertzaleak-ek www.eurocopa2000.org domeinua erostea eta okupatzea erabaki du

 

domeinu hau Eurocopa 2000 -ko antolakuntzarako erreserbaturik dagoela ematen badu ere.

         Ekintza baketsu, honen bidez, Europako, edo eta nazioarteko iritziaren arreta geureganatu nahi dugu.

         98. urtean, IU, PNV, HB eta Eusko Alkartasunaren botuekin, Eusko Legebiltzarrean Euskal Herriko selekzio guztien ofizialtasuna onartu zuten, egun existitu eta lehian diardutenak, baina nazioarteko txapelketetan, selekzio bezala jokatzerik ez dutenak.

         Nahiz eta Euskal Herriak Euskal Selekzioa edukitzea erabaki duen, Estatu Espainiarrak eta Estatu Frantziarrak muzin egiten diote honi, normalean egiten duten bezala, Euskal Herriaren hitza errespetatu gabe.

         Eurocopa hau ez da justua, gure selekzioak parte hartzeko eskubiderik ez du, eta gure jokalariak elastiko espainolarekin edo frantsesarekin jokatzera behartuta daude.

         Horregaitik, Gazte Abertzaleak-ekoek aldarrikapen izaera duen web honen bidez gure ezinegona azaldu nahi dugu, eta etorkizunean gure selekzioa, Euskal selekzioa Europan egon dadila espero dugu, modu honetan ordezkatuak sentitu gaitezen.

 

Gazte Abertzaleak

www.gazteabertzaleak.com