Jaitxiki
Telebistak azkenean emititzeko eskubidea lortu du. Udaletxean,
EA ez ezik, alderdi guztiek TF 1-ek beste kate bat hautatzea onartu
dute, interferentziarik gabe, JTB etxe guztietara ailegatu dadin.
JTB
ikusi ahal izateko, zure etxeko arduradunarekin harremanetan jarri,
honek antenistarekin hitzegiteko.
24
orduko programazio oparoa Jaitxiki Telebistarena urte hasierarako.
Retelsat entrepresa zarauztarrak Estatu osoko herri telebistetan
eskeintzen dituen emankizunez gain (Ciber.com adibidez), herri
programazioa Zarautz Directo, zuzenean emititutako programa bat, eta
ohizko emankizunak eskeiniko dira eguerdi eta arratsaldeetan.
Azarotik
aurrera, Zarauzko Telebistak bere historiako programazio
zabalkuntza handienari ekin dio: Goizetan, "Gosariak elkarrekin"
eta eguerditan "Albistegia" zuzenean eskeintzeari ekin
dio.
Goiena
komunikazio taldea, euskarazko hedabide erakargarri eta
eraginkorraren eredu garbiena da. Besteak beste, Arrasate irratia,
Goienkaria, eta Goiena Telebista hartzen ditu bere gain.
Argi
eta garbi, beraz, hau da hedabide orok, herriaren eta euskararen
onurarako, jarraitu beharko lukeen eredua.