Arrasateko San Andres Xake Elkartea
  DIRECCION:Jose Luis Iñarra, 32; 20500 Arrasate (Gipuzkoa); TELEFONO: 943.799702; E-MAILA: rogert@canal21.com

HORARIO:Septiembre-Junio; Lunes y Miercoles ; De las siete y cuarto en adelante
 
 

 
   
 

Inicio

Noticias

Jugadores

Trayectoria del club

Enlaces

Torneo Arrasate Hiria

Fotos Históricas

Liga por equipos

Hasiera

Berriak

Jokalariak

Klubeko ibilbidea

Loturak

Arrasate Hiria txapelketa

Argazki Historikoak

Taldekako Liga

 
 
 
  Ibilbidea  
 
   
 
  1971n, Arrasaten, gazte batzuk xake klub bat San Andres auzotegian sortzeko asmoz bildu ziren. Hauen artean Eugenio de Andres eta Manuel Nafarrate zeuden.

Urteak aurrera joan dira eta proiektua sendotu egin da. Gaur egun 30 federatutako xakelari gara, 5 taldetan banatuta, hauetako bat Euskal Ligan, eta aktibitate ugari antolatzen dugu. Hauen artean Arrasate Hiria torneo ospetsua.

Belaunaldi berriei ere zabaltzen ari gara eta gero eta jokalari gazte gehiago aritzen da klubean.

 
 
  Klub bezala momentu onak eta ez hain onak izan dira. Hemen klubaren historia txikin bat pixkanaka-pixkanaka sortzen saiatuko gara. Momentuz azkeneko denboraldiko lorpenak ipiniko ditugu eta urrirako atal hau bukatuta espero dugu edukitzea.

2004.
Martxoa: Euskal Liga B-n 5a geratu zen lehen taldea. Lehenengo aldiz Euskal Ligan aritzea desafio garrantzitsua zen eta hor mantentzea lorpen handia.


2003.  Apirila: banakako Euskadiko txapelketako finaletan lehenengo aldiz klubeko bi jokalarik parte hartzen dute: Luis Ortega eta Josu Tornay. Ortegak oso torneo ona egin zuen eta 8.a izan zen.

                Ekaina: Gipuzkoako taldekako partida bizkorretako txapelketan 3.ak (L.Ortega, J.Tornay, J.M.Hernando eta I.Ruiz).

                              Euskadiko taldekako partida bizkorretako txapelketan 4.ak (J.Tornay, J.M.Hernando, R.Villar eta C.Rayo).

                             III Arrasate Hiria bukatzen da. 24 xakelarik parte hartu dute eta lehenengo aldiz klubeko jokalari bat nagusi: Josu Tornay.