Oraindik ez nau menpean atzi
ezin bat iritxi nayak,
iñoiz ez bere listorrez josi
aundikeriazko etsayak;
oritzi ta gogoz arturik
Izadiaren emaya,
naiko atsegin bertan du noski
zintzo biz dan artzayak.
Ardizain emen bakar bizi naiz
nere txabola xarrean,
bakarti, baña zorontsu goiko
saroi eder ixillean;
pozaren bidez irrintz-oyuka
nabillen aldi berean
mendi-kolkoak erantzuten dit
ots alai bete-betean.
Goizean goiz nik begiratzen det
urrutiko sortaldera,
ta illun-aurrean ziaro dakust
eguzkiaren sarrera;
begi ta gogo zabal-zabalik
lilluratu bat bezela
egon ondoren jolas-oyuka
zaletsu nabil ostera.
Artalde gizen oso bikaña,
esne ta baba txit naro,
aldi soil gorri zekenik emen
ez det izan egundaño.
Egarri banaiz iturbegia
poil-poilka beti maitaro,
otorduetan janari ona,
gauean berriz lo ta lo...
Ta lo gozo au izan oi arren
iraute luzea duna
begiak ustez itxi orduko
sortzen da berriz eguna.
Gentzaro maite zoragarria,
atsedenaldi biguna...!
Lengoz gañera loak darakar
artzayaren osasuna.
Goiz nabarrean era xamurrez
otoi eztitxu garbia
egin ondoren idikitzen det
bordagariko esia;
larrean pozez yauzika dabil
artalde bikain txuria,
ta nere barren bildotx antzera
biotz esnatuberria.
Irrintz-egiñaz goretsirik aiñ
izate gargi zintzoa
bizi-maill ontan osatu zaizkit
soiñ-indarrak eta gogoa.
Menditar txiro bat naizela ta
basati kaiku loloa?...
Ujui, gizarro, igana ziak
nere pozaren zantzoa!
Oraingo zenbait sasi-jakintsu,
gaizto guztien antzera
itxu daude-ta sarri litezke
amildu negar-lezera.
Pozez ain jori dalako berriz
artzayaren izakera
nik emen ainbat atsegiñ ez du
an bean iñor bai zera!
Erpiñen'etik, ezpada beintzat
egoaldi oso illuna
arrano batek lezaken eraz
ikusi oi det urruna:
itxaso zabal, ibargi naro,
baserri jator, txukuna...
Ta ikuste alai orren gañez nik
txabola zar untzaduna.
Urrin gozoa banatzen dute
lardi baso ta zelayak
ipar ariñez maita nau emen
arratsaldeko garayak.
Loreak bere likura damait,
itzala pago zardayak,
ta iñori baño lenago musu
eguzki goiztar alayak.
Goiratu nedin kolko ta zangar
sendoak dauzkat aldakai,
laister bidetik igo ta goren
irrintzika nabil noiznai.
Il-obi zarreaz betea dagon
mendi mendiyan ardizai
Yainko'ri esker ondo bizi naiz.
Nere boitzak beti jai!
Emeterio Arrese
ARTZAYAREN ABESTIA
(Olerki berritze 21-24)
|
MENDI-MENDIYAN etxe koxkor bat,
lizar batzuek aurrean,
baratze txiki bat inguruko
xakonik babesenean.
Bertan iturri gerezi-ondo
zardai baten kerizpean,
eta basauntzen edan-tokia
aitzalde-txulo batean.
Ixil osoa... Iñoren zantzo
t'aztarnik ez beiñ-ere an;
ametsak lagun, ames egin, bai,
amets!... mendi-magalean.
Ori nai nuke, geigo ezer ez
bizi naizen bitartean.
Gero... ezurrak arri biurtu
Uzturre-mendi gaiñean
ta "ni" naizen au betiro bizi
goiko zabal urdiñean.
Emeterio Arrese
ZER NAI NUKEN
(Olerki berritze 35-37)
Yainko'ri zor bizitza.
Berak itz eder au: Zadi!
ta bat-batean orrela
nere sortze, nere izaki...
Egunez ni ezikuskor,
gauean oztar-irudi,
gaxoen begirale ta
olerkarien goyargi.
Aratziñe naiz, mendi-mendiko
txillaren ama txuri.
Izarrak klixk-egin t'egin
beren zabalde garbia
bitxitu-garayan oi det
maizenik agerraldia.
Neugaz zillargitzen dira
ibai, soro, larredia...
ta Auñamendi-ko basauntza
berez orrein izutia
yauzika urbil zait, atsegingarri
baitzaio nere argia.
Maitale izan da iñork maita
ez ditun gaxoak nere
maitenak dira; laguntzik
ez diet uka beiñ-ere.
Ames-txar-irabi edo
kezkarik sortzen bazaie
ega bizkor ariñean
mugonez erdu natzaie
t'arazo-naspil nekegarriak
urrutira iges, aldarte.
Askotan bidegin arren
alur-izara-gaiñean
nere oñatzik ez dago
ibili naizen bidean.
Euriyak ez nau bustitzen,
ez ere sakon beltzean
iresten arrats illunak,
dirdira bai-det soñean
Egunez lore, zitori naiz, ta
Apezeme arratzean.
Emeterio Arrese
ARATZIÑE BERE BURUZ
(Olerki berritze 35-37)
|