olerkiak

 

 

 

 

 

 

Federico Krutwig

Munduan gezurra diyotsu, bihotza.
Gezurr-gezurra bere argi indartsuez,
Nigarretan miña iñork ere aditzen
Eztuela derakhus.

Daukazun miña ixillik negarr zazu,
Munduak ba'lekhus handitu luke ta
Nihork ere laguntzen ezteraukola
Nihori ezer ez.

Zure naigabea gorde zazu zutzat,
Beti ixillik zagoz, ixillik, ixillik!
Khendu zazu begietatik nigarra,
Nihork ezpeza ikhusi.

Naigabean zaro dadukazun miñak
Nigarrei ba'leriye, ba'lerakuski,
Ezkutu tokirat iges egin zazu,
Bakarrik nigarr eizu.

Zoriak zuzaz barre egin nai ba'leza
Eragotz ezazu, gure phenak ilten
Barneko miñaz, ezpañetan barrea
Iphinten ba'geneki.

Eziezozu erran zuk miña innori.
Ixillik zagoz, agon ahal ba'zintez,
Ixillik gorde ezazu zure arimaren
Arimaren barnean.

Barre egizu, nigarr eitten duzun hori!
Bai ta phenak bizirik triskatzen ere!
Barre egin ezazu, zeroren barrea
Illen nigarra da ta.

Biztu gaittun biziaren sukhar hori,
Eraman begaitza zu zarean nayak,
Laindoko Lege sorr hori, zathorzkigu,
Gugan izan zaittezen!

Olympotarr hoik, etzituztet gurtzen nik,
Iraunkhorrak zuek ere zerate ta
Zigurki Ezerezerat zohazte ta
Ezer etzerate ta.

Federico Krutwig
BIHOTZA!
(Gerraondoko euskal
poesiaren antologia 27)

 

Zeru izarrtsuari so ein ondoren
Goizeko izarra nik dakhustanean
Jaiotzen zait galde haur bihotzean:
Zer zara zu, ene gogoa, hemen?

Zergatik jaio ta zergatik bizi
Bilhatzen dut eta ezin atzeman
Ai nenki nork erran ahal derautan
Nork diezaketan haur niri iharditsi.

Gogo ori, zergatik egin zara?
Haur nehoiz bururatu eztuzua?
Nora-nai joan, gora naiz behera.

Bethi ikhusiko dugu begi itsuez
Gezurra bai-ta gure Asturua
Kosmos bai-thakusagu estalduez.

Federico Krutwig
ZER NAIZ
(Gerraondoko euskal
poesiaren antologia 49)

Ba dakhust bulharraren labyrinthua
Neronen sentimenduen bidean
Ni-eidea kanporatzen denean
niganatzen baita kanpoko orrua.

Nigana jiten den kanpoko mundua
dathorrt Kosmos gaineko atzipean.
Gauzen izaitea Ezerezean
dago; Ni bana da beren zentzua.

Dagozen gauzek atzipea dute,
gauzen gauza ezin da bilhatzea;
gauzek barrnan gezurra baitaukate.

Lanhe da oro, mundua elhea.
Ezer eztago, eztago Gogorik,
Spiritua ezta khimaira baizik.

Federico Krutwig
BULHARRAREN
LABYRINTHUA
(Gerraondoko euskal
poesiaren antologia 58-59)

 

Haitzurdinezko akanthos-orstoak
Propylaion landuez zuthabetan
Ederrtazunaren erakhusketan
Bai legozen derakhuskigu Stoak.

Harrimeta hauien antzegileak
Izituta skulpitu zituela
Jaunei zegien
psalmodien gela
Templa zabalean liren zinbelak.

Hunela harrizko rhapzodi huntan
Haizean dabiltzen Letheko notak
Jaunak egin zituen materian.

Horr ere ezarri zituen hymnuak
Trophaionez bethe zituenean
Ahantz eztietzakun historiak.

Federico Krutwig
ARRIZKO RHAPSODIA
(Gerraondoko euskal
poesiaren antologia 58-59)