olerkiak

 

 

 

 

 

 

Teresita Irastorza

Ijitotxoaren globoak:
gorriak, txuriak, beltzak...
ijitokumeak ez du
zazpi urte baizik
eta amaren zapata
handi handietan
izkutatzen ditu
ointxoak.
 
Ijitotxoaren globoak:
gorriak, txuriak,
bi besterik ez.
 
Ijitotxoaren globoa,
gorria...
(Globoa banintz
zerura igotzeko)
 
¡¡¡Plaf!!!
 
Gelditzen zitzaion
globo txuria
mozkorrak
lehertu dio:
gelditzen zitzaion ametsa?
 
Nire nigarra
ez da malkoetan
begietara iristen;
ez da zotinka
ezpainetara igotzen.
 
Nire nigarra
ez da kolpeka
nire eskuetara etortzen,
 
hor, loturik gelditzen da
eztarri inguru hortan,
katiaturik
mingain parean.
 
Nire nigarrak
barruantz ematen dituen
kolpeak,
barruan egiten dituen
ituteak,
barruan uzten ditu
zotinak
 
ez baida azaltzen
nire nigarra
hor dagoelarik.

Teresita Irastorza
(Gabeziak 39)

Euri azpian
gogoratu zintudan
tanto busti haiek
azal lehorrean
hatzamarka
hasi zirenean.

Goardasolik gabe,
zerura begira
goizalde muga hartan

nengoen

besoak zabalik
eri,
dolorez;
miñez
hezur muinetan,
minez
hazkazal barnean
nengoen.

Hain fina zen
goizaldeko lanbropean
inoiz baino hutsago senti erazi ninduzun.
Euri tanto haiek
zekarten deusa,
eta deus usaina
basarkaratu nuenean.

Euri ta zotin,
malko eta trumoi
heriotz gauean,
bizirik senditu zintudan
heriozpe gauean.

Teresita Irastorza
(Gabeziak 31)