olerkiak

 

 

 

 

 

 

Jean Marie Diharce "Iratzeder"

Choriak kantuz, zerua urdin
Zurekin goizik dut hurrupatu
Lore zabalen usain gochoa.

Orduko goiza gaur itzul dadin
Arrebañoa, egizu kantu
Hurruparaziz bozkarioa.

Jean Marie Diharce "Iratzeder"
ARRATSEAN
(Pindar eta laino 13)

 

Jauntzi luze, jauntzi churi,
Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri
Zeru-alde kantuz ari...

Arin-arin eta garbi,
Zoin gora zoazten, zoin gora!
Hegalño bat, hegalño bi,
Gutarik, othoi ez aira!

Jauntzi luze, jauntzi churi,
Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri
Zeru-alde kantuz ari...

Zeru-lurren zoragarri,
Doala zuen bozñoa,
Baitario kantu horri
Haurren zorion lañoa.

Jauntzi luze, jauntzi churi,
Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri
Zeru-alde kantuz ari...

Zuen chori bihozñoa
Dagola bethi kantari.
Hartan baita Jaun Goikoa.
Atsegiñetan lo ari.

Jauntzi luze, jauntzi churi,
Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri
Zeru-alde kantuz ari...
Egon arin, oro piztuz,
Tiruri eta tirari
Egon arin eta kantuz
Zerbeit othoiz-khe iduri...

Jauntzi luze, jauntzi churi,
Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri
Zeru-alde kantuz ari...

Jauntzi churi, zeruz zeru
Argi chimurrak herrestan,
Jauntzi churi, tiruriru.
Pindarka ibil airetan...

Jauntzi luze, jauntzi churi,
Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri
Zeru-alde kantuz ari...

Jean Marie Diharce "Iratzeder"
ELIZA-CHORI )
(Zeru menditik 13-14)

 

Gure haur denboraz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Itsas bazterrean biek elgarrekin
Onthuts zer lasterkak ditugun ba egin!
Zoin dohatsu ginen nork lezake jakin!

Gure haur jostetez orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Orori behatuz irriz ginen ari:
Ez ginagoken so bata bertzeari,
Irri egin gabe kuchean elgarri.

Gure haur irriez orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Behin mutiko bat harrika jin zaitzun;
Ni lasterka jinik joan zen hortik urrun.
Zuretzat nor ote ez dezaket bentzun?

Balentriño hortaz orhoit zira ote?
Ahantziko zaidan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Lehen zer irriak, zer nigar gochoak,
Biek elgarrekin egin ditugunak!
Beha bezat luzaz zure behakoak!
Amodio hartaz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Tartean etcherat naizenean jiten,
Irri gutiago zaiku segur jauzten,
Bainan ez zaizkigu kantuak ahanzten.

Gure kantu hetaz orhoit zira ote?
Ahantziko zaidan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Kantuz ari gare ba, bainan noiz arte?
Bertze bat eta zu noiz joanen zarete?
Zoazki bozik!... noizbeit... nitaz orhoit zaite.

Gure haur denboraz orhoit zira ote?
Ahantziko zaitan ez dut uste,
Arreba, hil arte...

Jean Marie Diharce "Iratzeder"
ARREBA
(Pindar eta laino 10-11)

Zato nere altzorat hupa. Maite, hupa!
Eman ottori pa
Eta dugun aitatto egarrekin aipa...

Maite begi zabala, dena aita begi,
Zuk bezala zituen bero eta ilhun,
Amets gaitzez baitzaukan bihotza bethegi.

Hurbil zakizkit, Maite, dutan doi bat entzun
Surik baden zu baitan pil pil ari denik,
Bere amets pindarrik utzi othe dautzun.

Zato nere altzorat, hupa, Maite hupa!
Eman ottori pa
Eta dugun aitatto elgarrekin aipa.

Hoin kartsurik ez baitut nihor ezautu nik,
Piztuko zautzun harek bihozño hortan su,
Zerbeit kantuño nero ikasiz jadanik.

Ai, hor balitz, hor balitz, zoin laiten dohatsu,
Bere alabañoa besotan harturik,
Mathel irritsu hoier ematea musu!

Zato nere altzorat, hupa, Maite, hupa!
Eman ottori pa
Eta dugun aitatto elgarrekin aipa.

Ohakoan churrungan lo zinaudelarik,
Bu urthe gaur ukurtuz pott eman dautzula.
Bi urthe gaur etchetik gan dela tristerik...

Gan da eta han dago izarrak bezala
Bizia eskainirik bethikotz dirdiran.
Maite maiteño hunen zaintzaile ichila...

Zato nere altzorat hupa, Maite, hupa!
Aitattori bezala eman Ottori pa!

Ottoren nigarreri ez egin kasurik
Zoazi, maite ttikia, jostetan aitzera.
Ez egon hola, zoazi panpiña harturik.
Ez egon harritua Ottori begira.

Zoazi Jauzi-mauzika, chori bat iduri.
Oi bazinaki, Maite maiteño gaichoa!
Zoazi kantuz, ezachol, ttiru ta ttiruri
Oi nola ur litaken zure bihotzñoa!

Baziñaki zoin urrun joan zaikun Aitatchi.
Joan, dena zain ta pilpil, treinaz eta oinez,
Nahiz han Aitatchoren hobia ikusi,
Ez baitzauken gaichoa doluz eta minez.

Joan da eta han egon luze belauniko,
Hitzik gabe behatuz lurrerat, nigarrez...
Eta soldado manta altchatu orduko:
Lohian zenbeit hezur: deus, deus eta deus ez...

Oi Maite maiteñoa, ez beha Ottori!
Egin irri ta jauzi, chori bat iduri.
Hemen nauzu, ni Otto, othoitzean ari,
Arinki nausi zaiten geroko gaitzeri.

Jean Marie Diharce "Iratzeder"
ZURE AITATTO
(Zeru menditik 22-23)

 

Atxo bira bira
Dantzan aitu zira.

Argiz istu, kheaz zoro
Soinu zirimolean,
Irriz, kantuz, dantzan oro
Aitu zizte batean.

Atzo bira bira
Dantzan aitu zira.

Arin arin errabian
Dantzan, begiak arrai,
Aitu zira gau guzian
Eta lo zaude orai.

Atzo bira bira
Dantzan aitu zira.

Orai zuri beha nago
Lo zurrungan egoki,
Zenbatenaz urusago
Naizen ni bazinaki!

Atzo bira bira
Dantzan aitu zira.

Doi bat zare aberetu:
Soinuz burua gogor
Atzarriko zare histu,
Zozotu eta mokor.

Atzo bira bira
Dantzan aitu zira.

Bai eta ni belauniko,
Jaunaren gochatzen,
Noizbeit zure argitzeko
Othoitzez ari nintzen.

Jean Marie Diharce "Iratzeder"
ATZO
(Pindar eta laino 13-14)