kantak

 

 

 

 

 

 


ENE MAITEARI
(N. de Felipe)

Hiri, neure maitea,
dedikatzen dinat negar hau.

Gaizki erabili duten herriaren negarran dun,
hizkuntza zauritu
ta etxe apurtu baten negarra.
Haz gaitezen maitasunean, bai biok,
baina zauriak osatuaz geure herriari,
esperantza gabe dagon geure herriari.
Jo ta ke dabiltzanen zauriak,
ezer egin gabe dabiltzanen zauriak.
Zauriak sendatzen bet,
bai beti, elkarri,
bizia emanez hil arte geure herriari.
Maita nazan maitasun handiz eta gorriz,
jo ta ke gorrituta,
zauriz, odolez, maitasunez, bizitzaz gorrituta.


KULEBRIN KULEBRON
(Asier Gozategi)

Zorioneko etxe honetan
Bada hamaika istori
ama ohean etzan zenean
aita gainera erori
ondorenak zer ekarri zuen
ez esan gero inori
aita gainean mugikor eta
marik ez zan ageri.
Aitonak lanik ematen duen
edo ez, amari galde
utzi ezkero amona ere
salduko luke debalde
alde batetik erdi itsua
despistatua bestalde
pixa egiten iaioa degu
taparikan altxa gabe.

Gure etxean ezin bestean
telebistak jo du kiebra
aitona degu kulebroi eta
amona berriz kulebra
.


NAHI ZUIA JIN
(Herrikoia)

Nahi zuia jin,
brun eta xarmanta,
nahi zuia jin,
oihan aldera.

Udaberriak zuhaitzak oro lorea
ortzadar margoz apaindu derauzkigu.
Goazin, maite, goazin,
gerezi hartera
zerua lurrean ikustera
.


HAURRAK IKAS ZAZUE

Haurrak ikas zazue,
Eskuaraz mintzatzen,
ongi pilotan eta,
oneski dantzatzen.
(bis)

Aide ttun ttiki ttun
aide ttun aide...

Gure kantu zaharrak,
kontserba ditzagun,
ez da sortu nehun,
(bis)

Aide ttun ttiki ttun
aide ttun aide.


KATUAREN TESTAMENTUE
(Oskorri)

Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue:
Amumantzako, amumantzako
hankak eta burue
Aititenzako, aititentzako
albarkak eitteko narrue
Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa barrue
horixe dala, horixe dala
katuen testamentue.


EUSKALDUNBERRIAREN MAZURKA
Xalbardin/Herrikoia

Gure euskara
mendi itsasotik hirira ekarri
bertso bi
herorri
euskaldun berri horri

Gure euskaran
zuri beltz ari naiz juan da etorri
nor nori
biba hi
euskaldun berri hori
Gure euskarak
normaltasuna "vasco" erdaldunari
hel hadi
euskadi
euskaldun berriari

Gure euskaraz
eskola karrika etxe ta lantegi
esker bi
gaur hiri
euskaldun berriari
Hastapenetik martxa eman
hire bizi osoari
zenari
danari
euskaraz mintza hadi
Hastapenetik lehen hitza
tono egokian jarri
gaiari
kontari
hi ta biok kantari
Astapenetik neurri zehatz
eta doinu aukerari
rimari
has hadi
hi ta ni bertsolari
Hastapenetik hordagoka
zaharren enbidoari
puntu bi
altxa hi
euskararen gudari .


IDAHOKO BERRIAK
(B. Martinez & S. Gandarias)

We are plenty in here
Euskaditik einak
And we want to advertise
Pasten dien egiak
Trai larai
Pasten dien egiak

Today-ko neskatilak
Jazten dira pretty
Powder ipini eta
Enseguida all ready
Trai la rai
Enseguida all ready

Sidewayen pasten den
People guztiari
Begia ginatu eta
Come on right in honey
Trai la rai
Come on right in honey

Sartu barrura eta
Ensegida all ready
Lenik erraten dabe
Gimme first my money
Trai la rai
Gimme first my money

How much money zuk niri
Kobratu horregaz?
Beside the war taxes
Bakarrik two dollars
Trai la rai
Bakarrik two dollars

Two dollars-gaitikan
Skirts-ak altzatu
All right erran eta
Chewing gomie maskatu
Trai la rai
Chewing gomie maskatu
Two dollars joaten dira
kaltza barrenera
Oh! Sweety etorri berriz
Zure mamma ikustera
Trai la rai
Zure mamma ikustera

Joan Marvins-en kafeterata
Gimmie piece of apple pie
Orain hauxe fan eta
We will be feeling fine
Trai la rai
We will be feeling fine

I had bederatzi betso
In this paper jarriak
Idahoko estaduko
Euskaldun berriak
Trai la rai
Euskaldun berriak.


KALERA, KALERA

Altza begiak zapaldu orok,
diarra lagunari,
berriro izango gaituk kide
indar emanaz iraultzari.

Kalera, kalera, borrokalari, kalera.
Hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.
Zai dago ama, zai aita,
zai andre ta lagunak.
Hator, hator Euskadira;
hator, hator etxera.

Ezin gure oihuak isildu
ezin gaituzte zapaldu,
lagunak non diren badakigu,
oihuka herria daukagu.

Bultza ta bultza euskal langile,
euskal populu sufritua,
burni kateak erre labetan,
danba-danba lurrera kartzelak.

Luza eskuak indarrik baduk,
jaikitzeko garaia da;
herri guztia zuen zai dago
denok eskuz esku helduta.

OIHANEKO ZUHAIÑETAN

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako populietan famaturik uskalduna
Hura da zaharrena kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.
Leheneko uskaluneri fama zaio baratu
Fidel zela herriari eta legetan argitu
Hura izan da gerlari, usu odolak ixuri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki

Harix piala bildurik uskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdurik eta legia saldurik.


BAI EUSKARARI
(T. Monzon)

Uso zuria, uso gorria
dantzan nabil suaren gain.
Uso gorria, uso zuria
Herriak Euskarari Bai.
Neure kabia daukat garretan,
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zain.

Uso zuria aurkitu dute,
hotzaz dardaraz erdi hila.
Uso gorria garretan dago
Euskal Herriaren bila.
Uso zuria lehengoa duzu,
uso gorria geroa
Euskal Herritik uso bakar bat
eguzki aldera doa.

Uso zuria, uso gorria...
...neure umeak neure zain.
San Juan loreak usaina dute
eta Herriek arima,
Euskal Herria euskara barik
irin gabeko ogia.
Euskal Herria euskara gabe
hegal gabeko usoa,
uso gaztea aidatu hadi,
eta eguzkiraino hoa.

Uso zuria, uso gorria...
...neure umeak neure zain.

ETA BAI, ETA BAI,
NIK EUSKARARI BAI TA BAI.
ETA BAI, ETA BAI,
GUK EUSKARARI BAI TA BAI.


AGURRAREN LEZIOA
(R. Ordorika)

Jonek taxi bat hartu du
Geltokiaren bidean
Ikasi nahiean dabil
Agurraren lezioa
Agurraren lezioa

Bere alde batek baietz dio
Ezetza berriz besteak
Ez da aise konprenitzen
Agurraren lezioa

Urrezko hitz eder hoiek
Zu eta ni, betiko, hoiek denak
Ez ditu orain aurkitzen
Agurraren lezioan
Agurraren lezioan

Agurraren lezio hori ikasteko
Ahazten jakin behar
Lezio hori ez dago ikasterik
(Hala esaten dizuet nik)

Nork du ahazten ikasiko?
Nork du ahazten ikasiko?
Bagoi gehiegizko trena
Gauean barrena
Ahazteko esango nioke
Ez pentsatzeko iraganaz
Ez dela xamur ulertzen
Agurraren lezioa
Agurraren lezioa.


ITXAROPENA
(Su ta gar)

Bakardadea
sentitzeko beldurrak
behartzen nau egun hontan
barnekoa ateratzera.
Nerekin zaude
nahiz eta soilik bihotzean
laister elkartuko gara
izar alaiago batetan.

Ez dut galduko
Itxaropena
nahiz 'ta zu ez egon
zure zain naiz.

Agertzen zinen bakoitzean
ez nuela behar ezer
zure izate hutsak
betetzen zidan gorputza
baina gure mundu hau
nahiko gaizki eraikia izan denez
azkenean paradisua
infernu bilakatu zan.

Ez dut galduko
Itxaropean
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz.


ABYA-YALA
(J. Tapia)

Txerokee eta Txeyene
irrintzi eta aiene
zapaldutako loreak
berriro lurrean erne.

Aimara eta Ketxua
zabalduz doa kexua
geroa zaila da baina
iragana jakintsua.
Maya eta Yanomami
munduak dena du mami
izakien bizinahia
ama lurraren legami.

Gogoa amets egin zen
indioa izan nintzen.
Haiekin ikasi nuen
Amerika deskubritzen.
Haiekin ikasi nuen
Euskal Herrian bizitzen.


PRIMA EIJERRA

Prima eijerra, zütan fidatürik,
anitx bagira, oro tronpatürik.
Enia zirenez erradazü bai al-ez,
bestela banua
desertiala nigarrez hurtzera.

Desertiala juan nahi bazira,
arren zuaza, oi, bena berhala.
Etzitiala jin harzara nigana,
bestela gogua
dolütüren zaizü, amoros gaxua.


NAFARROA, ARRAGOA
(Xabier Lete)

Nafarroa, arragoa,
argiaren pausaleku
haizearen ibil-toki zabal,
hesirik gabea.

Nafarroa, arragoa,
sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
ez oparotasun osoa:
nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez betea.

Nafarroa, arragoa
mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea.
Nafarroa, arragoa
lur beroen sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.
Nafarroa, zuhur eta eroa,
lurrik maitatuena,
hormarik gabe utzitako etxea:
erreka gardenen negarrez
ibai lodietara ixurtzen ari den
odol bustikoarraren iturri bizia.

Nafarroa, arragoa
eta oinarri
eta oinaze
eta bidean zure bila ibiltzea ...
Pinudiek usaintzen dituzten
harri txigorrezko bidetan gora
o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.


AMODIOZKO KANTA
(Negu Gorriak)

Maite zaitut, nere poltsarekin, autobusera abiatzen naizen bakoitzean
Maite zaitut, bidai luze honetan, loak ezin hartuz
Maite zaitut, nerea ez den herri batean, kafesnea hartzerakoan
Maite zaitut, horma grisak ikusten eta zenbakia ematen didatenean
Itzultzean, liburua hartu bezain laister,
Loak hartzen nau zurekin egiteko amets
Eta ametsetan, maite zaitut laztana,
Xabierren olerki obsesibo bat bezala,
Sarrik konatutako narrazio bat bezala,
Atxagaren obabako ipuin bat bezala,
Mikelen istoio odoltsu ba bezala,
Maite zaitut, laztana.

Maite zaitut, karneta erakusterakoan miatzen nauten bitartean.
Maite zaitut, bi metro karratuetan eserita itxaroten dudanean
Maite zaitut, agertu eta begieken dena adierazten didazunean
Maite zaitu, zure eskua ikutu beharrean kristal lodia ferekatzen dudanean
Maite ditut, bisitak irauten duen 55 minutuak
Zerraila hotsak, beste hilabete ikusi gabe gogorazten didanean
Beste kanta, ere idatz nezake, baina nahiago dut nekatua egotea
Ta esaldia, nekatzen ez zaituena, beste hamaika aldiz errepitatuko nizun