olerkiak

 

 

 

 

 

 

Mikel Azurmendi Intxausti

ni enaiz poeta
iturria idekiz
ene poesia
prosa da;
nerea
bizitzaren prosa zakarra.
"un soir tu me sacras, poäte" -ezin dut esan-
Rimbaud'ek bai
ez egun ez bihar
ez dut Baudelaire imitatu nahi.
kañeritik nere zera dijoa
zati bat falta zait
bainan zera horren billa hasterik ez du merez

jaboiak urtuko bai zuan
nere poesi urtua
prosa da.
ezin dut egin karraxi
ahula laga zidaten gurasoak eztarria
Aresti'ren mailua ezin dut jaso
nere esku finak
argizaria,
nerea
bizitzaren prosa zekena
ni enaiz poeta
saskia naiz
ene poesi, zulatua da
mailuak ez dit balio, karraxiak etzaizkit ahal
pasatzen uzten ditut biak
nere poesiaren
galbaian,
saskian
zuloak,
poesi apurra
zulotikan
saski barnean geldituko dire bainan
gizonak.

Mikel Azurmendi Intxausti
HITZAURREA
(Euskal elerti 69, 487-488)

 

hoa basora ta ikus harriak; sumatuitzak bere elkartean;
baldin bakean eta geldirik, koaitarik gabe
ez dituk harri,
soitzak kontestuan; inkosziente ta legun baldin
ez dituk harri.
reporter ofiziua baztarturik sar adi heien mediuan
zaunka odolez eta kirofanuan ez balegoz
ez dituk harri.
hoa oihanera ta entzun hilen argi beltza
ozk egiten duan argi kadabera:
hagatik ezagun deikek hilen ez den harri
heriotza bereganatu ta igartu ezinean odol izarditzen
duen herria.

Mikel Azurmendi Intxausti
RD: (Euskal elerti 69, 525)

 

JAIOA, BERAZ BIZI
BIZI, BEREZ BIZI
BIZITZA BIZ ITZA
HITZA UTSA
UTSA EROEN HITZA
ERO-HITZA HERIOTZA
HERIOTZ HERRI OTZ
HERRI HOTZA, ATSIK EZA
ATSIK GABEKO HERRIA
HERRI HERIOTZ HOTZA
HERRI HILA: HILOBIA
HERRI!!! HARRI BETIKO
GOHIAN BEGO

Mikel Azurmendi Intxausti
(Euskal elerti 69, 529)

begira: desagertuko den panorama

alkar ikusi ezinaren sylaba
hil zazute
obiratu zazute
lurrazpiratu
aharraren banketerako estaliaz

txoriari beste panorama billatzeko esanen diogu
eta ahantzi dezala plastiko kabia
Anboto hil zela
obiratu zutela Gorbea
Ahuiña lurazpiratua
aharraren sabelerako fundituak

arrainari beste panorama bilatzeko
ur garbiurdina daraman ibaia
Adur hil zela
obiratu zutela Oria
Nerbion lurazpiratua.
aharraren egarria asetzeko ahittuak

gizonari ez diogu deus esanen
konsumazio-gizartearen txapel azpian
plastiku kabiak asmatuaz
klase biko itsasoan igariaz
zanpazioaren symetriaz baliatuz
aharrak esan digu gizonari deus ez esateko

begira: desagertuko den panorama.

Mikel Azurmendi Intxausti
APOKALIPSIS (9. GAUA)
(Euskal elerti 69, 510-511)

 

erantzunak
agortu zirenean
behatzak beha nituen
eta hamar ziren eta zikinak
erantzunak
ixildu zirenean
anaiari galdegin nioneta hilik zegon tiroz eta lepraz
erantzunak
desenrantzun zirenean
ezpata bilusi bihurtu ziren
eta kadaber mutuari mihaina zorroztu ta hitzerain.

Mikel Azurmendi Intxausti
C: (Euskal elerti 69, 522)

 

Xuri guziak ez dira irinak
ez beltz guziak ikatzak.

70 dolar xuri
eta beltza hintzelako
Jackson,
beltza hintzelako
gosez
eta gose dagoen beltzak
70 dolar xuri
ebasten
Jackson,
edo gehiago.
70 dolar xuri
eta beltza hintzelako
jackson,
beltza hintzelako
aski dituk izan
70 dolar xuri
Jackson,
hi akabatzeko
gosez
eta beltza hintzelako.

Xuri guziak ez dira irinak
ez beltz guziak ikatzak.

Mikel Azurmendi Intxausti
(Euskal literatura 72, 92)