olerkiak

 

 

 

 

 

 

Jose Luis Otamendi

maite zaitudalako
amets egin dut
burdinezko hostoetatik zintzilikatuta
zuregana amildu naiz
gure maitasuna euri tanta delako

maite zaitudalako
sortu egin dut
nakarezko izerditan irristatu
zati izan naiz
gure maitasuna euri tanta delako

maite zaitudalako
uste
sinesten dut
dakit
gure maitasuna euri tanta dela.

Jose Luis Otamendi
(Egunsenti biluzia)

 

iturria hertsitzen duzunean
ni ez naiz amaitzen
urarekin bizi naiz
berarekin naiz joaten

Jose Luis Otamendi
(Egunsenti biluzia)

 

gizon bat odolusten
gizon bi odolusten
bidean zementoa
alboan neskatila liluragarria
ene begientzako esperientzia azkarregia
hauts usaingo itzulera agurtzen bost hatz oker
bost hatz gazte
gurasoak makur lurraren eztabaidan
eguzkia dekadentziaren dantza
hirurehun foliotan argitaratu nahiean
behako bat bestea baino urduriago
konkretoago
heriotz bat bestea baino apainago

Jose Luis Otamendi
(Egunsenti biluzia)

gerizpe freskoko ihintza
ustegabean harrapatu egunsentiak nik
eguzkiaren behakoak paisaiaren hezetasuna ez nuen uxatu
bi dama paisaiatzen lora hartzen
astiro poliki arropa garbiak tolestatuz bidean
gorputz biluzi bat
errekaren zurrumurrua xoriaren sinfonia
harutzago hesi ondoan hostopean
gorputz hilaren disdisa

hasperen baten oihartzun nekeak
ahosapaiarekin duen harremanak
batetzen du bete nahi du giro berezi hau
airean zintzilik egon ezin duten txapelekin
zakil eta alu guztien indarra probatu ezin duten desio
ia itoekin
ondoren beste hasperen bat
beste txapel ta desioa
eta hitzak berdin beti berdin

Jose Luis Otamendi
(Egunsenti biluzia)

 

kable zuri horitu piloen arnasak
denbora zai duen habe geometrikoaren dardarezak
gertakizun handiak dastaturiko kaleen amets gatzatuak
hire itxuraldaketa betetzen didate
hilotz inkontzientea

Jose Luis Otamendi
(Egunsenti biluzia)

 

indio hordien untzi kaskabeleroak
buztanaren kapitania handira lainopean azaltzen dira
eta orma unibertsalaren maigurik
nahiko azkar lorapoteen ondarrak milizkatzera iristen

Jose Luis Otamendi
(Egunsenti biluzia)