olerkiak

 

 

 

 

 

 

Mikel Zarate

Beherantz
zetozen,
aldaparen
bizkarrean
tximistaren
zorabioan,
kotxearen
txanelan,
buelta ta
errebueltan
uhainetan
bihurgunerik
bihurgune,
ezkonberri
maiteminduen
zoroaren
ametsezko
kardantxiloen
txiruliru
koloretsuen
hegoetan
abiadan
sugelandare
urdurien
antzera,
maitasun
gozoaren
berotan
igurtzika
ta besarka
beherantz
haizearen
eta hautsaren
bihotzetik,
baterantz
besterantz,
beheak
behera,
maitasun
gaztearen
pozezko
musua...
odoletan
galdu
zen
eta
bide bazterrean
lore bi
zimeldu ziren.

Mikel Zarate
LORE BI ZIMELDU ZIREN
(Higidura berdez 71-72)

 

Barne eraginaren
etorriz
eta jakitearen
lan handiz
jira ta bira
ikutuka
ta mailuka
sortuak dira.
Berez...,
bat ere ez.

Mikel Zarate
BEREZ..., BAT ERE EZ
(Higidura berdez 21)

 

zementozkobasamortujendetsua
basamortuzkojendezementutsua
jendezkozementubasamortutsua
zementozkojendebasamortutsua
basamortuzkozementojendetsua
jendezkobasamortuzementotsua
basamortuzkojendezementutsua
jendezkozementubasamortutsua
zementozkojendebasamortutsua
basamortuzkozementojendetsua
jendezkobasamortuzementotsua
zementozkobasamortujendetsua
basamortuzkojendezementutsua
jendezkozementubasamortutsua
zementozkojendebasamortutsua
basamortuzkozementojendetsua
jendezkobasamortuzementotsua
zementozkobasamortujendetsua
basamortuzkojendezementutsua
jendezkozementubasamortutsua
zementozkojendebasamortutsua
basamortuzkozementojendetsua
jendezkobasamortuzementotsua
zementozkobasamortujendetsua
basamortuzkojendezementutsua
jendezkozementubasamortutsua
zementozkojendebasamortutsua
basamortuzkozementojendetsua
jendezkobasamortuzementotsua
zementozkobasamortujendetsua
basamortuzkojendezementutsua
jendezkozementubasamortutsua
zementozkojendebasamortutsua
basamortuzkozementojendetsua
jendezkobasamortuzementotsua
zementozkobasamortujendetsua

Mikel Zarate
HIRIKO ETXE HAUNDI BAT
(Higidura berdez 66-67)

 

Joatearen
joate
geldi
astitsu
etengabean,
joatearen
joate
bizi
azkar
arin
laisterrean,
badoa
badoa
badoa
denbora
aldia
gunea
sasoia
garaia
nirekin batean,
banoa
banoa
banoa
denbora
aldi
gune
sasoi
garai
atergabe
honekin batean,
bagoaz
bagoaz
bagoaz
joanean
joanean
joatearen
tren mingarrian...

Mikel Zarate
TREN MINGARRIAN
(Higidura berdez 80-81)

orriok
iluntzen
dituzten
lainoak,
nire bihotzaren
beldur ikara
diren lainoak,

laino
handiak
etatxikiak

higidura berdea
beltzuraz margotzen
duten laino ibiltariak
nire bizitzaren udazkeneko
haizetan datozen eta doazen
kezka eurizko lainoak,
eguzkia ezkutatzen didatenak
ene barnean daramadan haurtxoaren
itxaroan;

gaixoz
jantziriko
zahartzaroko
lainoak

heriotzaren
beldurra
negar horitan
dakartenak,
lainoak, lainoak ditut,
lainoak nire aurrean
beti.

Mikel Zarate
LAINOAK
(Higidura berdez 51)

 

e
zu
batu
tabota
gizarobota
batubotabete
botatabeteporlanez
harriburdinatazaborraz
anuntziotakororenabarmenez
etxekalelantegisiglaetazarataz
botaetadenabeteinurripiloitxuraz
botatabotaetabotaetabotainurripilora
urhaizeirrikitutabizirikereegonezdadin
momiatupiramidetutahilobituzurehirihoriarin
etagizonafamiliaherriaegitekoberrizzoazbasora

Mikel Zarate
INURRI-PILO PIRAMIDETUA
(Higidura berdez 70)

 

aldatzgoraetaAldatzbeheranirebizitzahegaranaurrera
behinbateratabehinbesterahegaberaiheskarienantzera

Mikel Zarate
(Higidura berdez 24)

 

Europako lehen
hizkuntzen senide,
Aitorren semean
ulerbide!

Bizirik irauten
duzu oraindino,
nire bihotzaren
pozeraino.

Nire mihinaren
betiko emazte
udara zaharren
lore gazte.

nire minaren min,
ene ederño maite
gurean gurekin
egon zaite!

Mikel Zarate
EUSKARA
(Higidura berdez 27)

 

Banu ta banintz,
ezaren irrintz;
bazenu ta bazina,
ametsaren ezina;
balu ta balitz,
mutuaren bi hitz;
bagenu ta bagina,
alperreko ahalegina;
bazenute ta bazinete,
asmo hutsa ezin bete;
balute ta balira,
besteen anaiak dira.

Mikel Zarate
BALIZKO OLAREN OIHARTZUNA
(Higidura berdez 54)

 

Ardoa...!
Ardoaren
gozoaren
gozoa!
Gozoaren
zoroaren
zoroa!
Zoroaren
leloaren
leloa!
Leloaren
txiroaren
txiroa!
Txiroaren
mitoaren
mitoa!
Mitoaren
ardoaren
ardoa...!

Mikel Zarate
ARDOAREN DOINUZ
(Higidura berdez 73)