kriskitin Dantza Taldea.
Amillanpetik
Amillanpetik

AURRESKUA.

Huriko aurreskua deitua. Soka dantzaren moldaketa bat dela esan daiteke. Gaur egun zenbait gertakizun sozialetan sarritan dantzatzen dena; ezkontza, inagurazio, etb. Lau parte ditu berez, baina, ikuskizun honetan lehen zatia eskainiko da.

BRANLEA.

Jatorriz Zuberoan gizon eta emakumeek dantzatzen duten dantza ireki nagusia. Gaur egun maskaradetan dantzatzen da soilik eta hiru zati gordetzen dira; kontrapasa, branletik justia eta karakoiltzia Gure ikuskizunean, dantza horren moldaketa eskainiko dugu.

ERREBONBILOAK

Bizkaiko Elorrio herrian gordetako ohitura. Urriaren lehen igandean. Errosarioko Ama Birjinaren jaiaz lotuta urtero egiten dena. Beste zenbait herritan egiten diren Arma Alardeen familiakoa, nahiz eta kasu honetan Lepantoko gudatik zetozen herriko seme batzuk, herria ikusterakoan bota zituzten tiroz adornatu herriak.

ERREGELAK.

Durangaldeko soka-dantza, lehengo erromerietan neskak dantzara ateratzeko musika tresna berezi batekin lagunduta, albokarekin.

FANDANGO ETA ARIÑ-ARIÑA.

Bizkaiko Arratia eskualdetan gorde diren pauso bereziak, eskualde bereko musika tresna berezi batekin lagunduta, albokarekin.

LANESTOSAKO UZTAIAK.

Bizkaiak Kantabriagaz duen mugatik hurbil dagoen Lanestosa herrian egiten den dantza. Abuztuan, Edurretako Amaren jaietako prozesioan kaleetan zeha egiten dena.

DANTZARI DANTZA

Durangaldeko hainbat herritan gorde diren dantzak. Dantzatuko direnak: Agintariena, Banangoa, Makil-jokoa, eta Txontxongiloa.

GORULARIENA.

Garaiko Zubiaurretarren musikaz eta Mogelen "Peru Abarca"n agertzen diren bertsoez osatutako estampa. Goruetan erabiltzen ziren zenbait tresnaz.

Arku-dantza. Neska-mutilek egiten duten dantza. Dantza hau ere D'Abadieren ekimenez Durangon ospatu ziren Lore Jokuetan agertu zuten.

Domingilua. Hau ere, urte berean neska-mutilek egindako zinta-dantza dugu. Zinta-Dantza, Europa guztian hedatua den dantza da, tokia berezitasunak ditularik, doinuz eta pausuz.

Esku-Dantza. Baztango (Nafarroako) irri-dantza.

TTUN-TTUNA.

Errokari bailarako dantza soziala. Neska-mutilek burutzen dute. Arangoeko mugan egonik; badu jantzietan eta doinuetan bertako kutsua.

JAURRIETA DANTZA.

Nafarroako Sarraitzu (Salazar) bailarako musika eta jantziak. Txarri hiltze ondoren dantzatzen omen zueten honako hau. Gure taldean neskek dantzatzen dute, arropa beltzez esta eskuan farolak eramanez.

IEKORA.

Arabako Errioxako Iekora herrian bertako Berzijana izeneko Amabirjinaren omenez burutzen diren dantzetan oinarrituko dantza.

LUZAIDEKO DANTZAK.

Luzaide, Nafarroan. Behera eta Lapurdiko dantzez osoturiko moldaketa. Neska mutilek hartzen parte dantza honetan. Polita eta ederra da berez, eta jantzi koleretsuak ditugu taldean berau burutzeko. Txarangaz lagundurik dantzatzen dugu.

Amillanpetik


kriskitin® Dantza Taldeko Erdiko Orrialdera

Erdiko Orrialdea. Euskarako Berzinoa

"Kriskitin Dantza Taldea"kriskitin®'ko argitarapen bat da.
Argazkietan agertzen diren gizon eta emakumeak Kriskitin taldekoak dira.
Copyright© 1998.