Biharamuna da. Goizik jaiki dira ekiak
alatu duen argizko alaitasun urdinaren profitatzeko
irrikitzen baitaude.
-Egun on!
-Baita hihauri ere parte on!
-Ontsa egin duna lo?
-Tumatxa, no!
-Goigoiñoari ez haiz lotu, ezta?
-Ez, ba! Hire ondoko lehendabizikoa apart gertatu behar.
-Polliki!
-Aizan, Lara...
-Bai?
-Nola du izena korridoreko koadroak?
-A, korridoreko kopiak. Ba, Tintern-eko abadiaren barnea,
Turnerren akuarela dun.
-Ederki ziagon!
-Gustatu, beraz.
-Oso! Institutuan nintzelarik, Erromantizismo-garaia eta
bertako kontu guziak nitinan maiteenak. Orai, aldiz, ez
zionat kontu horri kasu handirik egiten, baina garai hartako
edo-eta garai hartan funtsatu iduririren bat ikusten dudan
bakoitzean, oro ernatzen zaidan harateko joera.
-Baia? Haatik, nik ondoko garaiak nitinan gustukoenak.
Turnerrena hemen bada, ama Unibertsitatean zegoenekoan
Ingalaterratik ekarri zuelakotz dun, eta aitak gustuko ere
duelakotz, eta ni dagoenekotz ohitua naizelakotz.
-A. -Larak eskutan zuen botila ohartu eta nondik-norakoa
galdegin zion.
-Kottek utzi zidan, ganberako armairuan utzi.
-Ezustea! Garbi dun hiretako begi berezia ukan duela.
-Elexuri hutsa dinat, ordea. Honat oharttoa.
Yannek hartu eta ozenki leitu du:
GAU BERO OSKARBIREN BATEN BAITAN GORPUTZ BILUZIARI EMANA,
TXOLIN ETA NITAZ OROIT ETA KORRI HADIN.
Egotaldia ezinago gogoangarri gerta bekin, La!
Kotte
-Honetaz gain, badinagu honako bertze hau, baina egotaldiko
lehen korrialdiaren ondotik iriki beharko.
-Ontsa -harritu samartua.
-Sandalia artean utziko dinat.
Utzi eta Yannek "Zer da?", botilaz.
-Arnoa.
-Arnoa?
-Bai.
-Eta armairuan utzi dina? Bada, bero-bero behar.
-Ez din inport: hozkailuan sartuta hoztuko dun.
-Bai, baina... Ea, utzi ikusterat.
-No.
-Un vino de Manuel Manzaneque. 1993. Cabernet Sauvignon.
Première 93. Ene! Sumiller ote duguia delako
Kotte?
-Ez, baina baziakin zertan den nitaz eta arnoaz.
-Bai, eiki! Espainola, ezta? -arnoaz.
-Albacetekoa.
-Noiz edanen?
-Gero. Sandwitxoak ez ditin lagun onenak ukanen, baina, ze
arraio!, on bada, on eginen zigun. Iritzi bereko hauta?
-Baiii!
-Bapo suerta bekigu!
Bainujantzia soineratu dute beharra ez dutenean soineratzea
guziz kitzikagarri gertatzen zaielakotz, erran nahi baita,
larrugorritan litezke, baina jantzirik badaude noizbaiteko
larrugorritu behar horrek zirrara likitsa areagotu egiten
die.
Eki gorria han berean ari da berotu eta berotu. Yannek fruta
uraren edateko gogo handia ezezik, haragizko bekatuetariko
baten egitekoa ere badu. Udak grina likits areagotua
ekartzen dio beti bere baitakoari, ekarri ere: bedatsean
sartu eta arrabiztu egiten da; maiatzean sartu eta arras
pozten; ekainean sartu eta zangartea tajuz gobernatu behar
izigarri berotzen baitzaio, baita hezetzen ere.
Yann, jazz-jotzaile dugu, saxo-jotzaile. Gau-night batean
ari da, ia gau oroz: tanga apaingarri bakarra jantzi eta
eskenatokirat xuxen-xuxenka. Jo, hain ongi jotzen du ezen
cluba beti baitago festa giro aparta sortzen duen eta
adi-adi oro begi dagoen jendez mukuru. "Zoramendu ederra
zaidan hainbertze jendearen aitzinean izaitea! Ene gorputz
biluziarentzat ezezik, jotzen diedanarentzat ere begi
berezirik dutenean, goreneko atseginak jotzen nin orduan ni.
A, orduko unea! Atseginago korritu ordukoa baino! Nolabait,
jendeari lupua emaiten diodala iduri zaidan, hark hartu,
eragina suertatu eta ni joaz korritzen nun. Halaxe senditzen
dinat musikaldi bakoitza. Hemendik goiti, ene irrika nagusia
larrugorri jotzea dun; haatik, ezinezko zaidan oraingoz
legeak debekatzen duelakotz. Hobeki, beharbada, ezen
erakargarriago omen naiz gisa honetan larrugorri baino. Dena
den, legeak larrugorri jotzearen kontua ez zidan debekatzen
ahal bideorik grabatzen badut, hau dun, bideoan larrugorri
jotzen badut; baina, oraino, ez dinat nehortxo xerkatu
proiektuaren bururatzeko. Bertze aldi batean aipatuko zionat
norbaiti. Ontsa izanen duken: gau eta egun larrugorri eta
saxoari ekinez. Mmm! Zoragarri duken!... Bo, ez dinat
idealizatu nahi: baziakinet batzuetan gogotxartuko
naizen..."
Denbora luzez lo egin gabe egoiten zenez, aski akitua zegoen
bakantzetxerat abiatu aitzin. Izanez ere, gaupasa jarrai
anitz izan du artean jo eta jo, jendearekin solas eta solas;
hainbertze non burmuinak egokitzeko loa behar zuela agertu
eta neskak kasu egin zion. "Dirudinana baino unatuago hago,
ezta?" "Bai... Beharbada." "Lehen, saxoaldiek sosegua eta
aisialdia ekartzen zinaten. Aldiz, orai...; musika gordea
dunan neuronek mantenua behar dine, no; jazz sasoia eten
behar dun aldi batez, eta eteteko manera hoberena loa dun,
non eta bakantzetxean! Isildu hein bat, otoi, saxoa eta jin
hadi enekin. Hi eta biok. Auto berrian joanen haut! Etorri
nahi? Lekua bihotzeko eginen zain arribatu bezain sarri, zin
daginat!" Larak proposatu, Yannek arnasbidea antzeman, "Ibil
edo jar zaitez, ez ordea duda-mudatan egon" dioen erran
zaharraz oroitu, baiezko biribila eman eta, handik gutirat,
orai berean daudenera bideari lotu ziren.
Kontu gehiago aipatu zion Larak konbentzitzeko asmotan. Hala
nola, goiz-goizik kamiun batean izaiten diren festa
pribatuak, "gainerat, prezioak goititu ez dituztenez, iaz
baino merkeago!"; hainbat neskazale jatorren jokamoldea,
"dutxuluak zabaldu eta ahizuriz gainezkatuko zigunate
ahoa!"; Yanni kamiunaren kontua zaio gustatu... eta baita
ere bigarrena "kamiunaren ondoko belartzean". "Bravissimo,
no!" "Nik alkoholik ez, dena den...! Bo, arno ona eta
xortaño bat baizik ez." "Txortan egiteko festa aski
jendetsua denez, egundaino ez dine alkoholik
zerbitzatu."
Edifizioko ate nagusiaren ondoko liliak kimatuak zeudela
ohartu zen, oraino arras ideki gabe. "Nahi nindukek zuek
bezala izan!" Haatik, ez zen horrela senditzen; zimeldurik
bai ordea nolabait eta nahiz gas etilikorik nehori botatzen
ahal ez ziola bazekien, bai bota ziezaiokeen zein-nahiri
eragin ziezaiokeen haserre gorririk. "Ekiaren argi-izpiak,
mendien arteko berotasuna behar ditun, maitea; han ere
izanen haiz biluzik hala nahi izanez gero. Etorriko, ezta?
"... Bai", zalantza-izpirik gabe. Jatorra Lara, onetan
dituen lagunek deitzen badute joan eta gaitzetan direnek
deitzen ez badute ere berenganat joaiten diren horietako
dugu, xuxen-xuxena.
Dizzie Gillespie, Ernie Watts eta Maceo Parker
saxo-jotzaileak ditu maiteenak. "Zer beharrien besta
goxoa!
Halako jazz giroan sentitzen dudan zoramendua korritu
aitzinekoa bezain gaitza dinat aditzen ditudan guzietan!...
Apartak ditun zinez!... Ni... ez nun sekulan ere
unatzen!..."
Orai bi urte Dinant-en (Belgika) izan zen bertan sortu
baitzen Adolf Sax hainbat jendek jazzaren adierazgarritzat
duen musika-tresnaren asmatzailea. Bisitari joan bazen ere,
ezaguna zuen saxozale batek abegikor ekin eta herriko
clubean jotzea komentatu zuen, neskak baietz eta harrera
biziki beroa ukan zuen bertarat inguruko herri guzietako
saxozaleak oro bildu baitziren. Kontuak hartarat, Yannek
soinu lirikoen arteko indartsuak landu zituen jande guziaren
pozgarri. Arrakasta gaitz-gaitza ukan zuen, saririk ausarki:
"Pobreturik bazeuden -badaude- ere, saxoari ekiten
diotenendako!" egin zuen eskaintza errepika gehiagoren
bururatzeko gai ez zelarik. Oro hasi aitzin, zein-nahi ez
izaiteko zernahi pairatu zuen bolada luze batez, baina
harako hark ez zeun zegoenekotz batere inport, orduan ez
baitzen, ez, zein-nahi, baina gauaren garailea, jabea halako
musikarekin bazterrak ez baitzituen gozatu baizik.
Hamaikatxo urtebetez, gogatsu ari izan zen eta,
horrexegatik, ekinkor jakinean behar zitzaion onespena
lehenbailehen arribatzeko. Egun bihi batto ere ez zuen
galdu: astelegunetan nahiz bakantzatan, jo eta ke ari izan
zen aise gehiago ikasi eta aise hobeki jotzeko. Arian-arian,
burdina xehetu egin zuen. Ibiltari hasi zen azeri donge
batek edo bertzek jan zezakeelako arriskua bazuen ere.
Iduri du Jaungoikoak ez duela hodei bakar bat ere obratu.
Argitasuna gaitza da guziz. Halako aroa gogoko dutenen
baitan, alaitasuna baizik ez da hedatzen ari; Yann eta
Lararen baitan alaitasuna ezezik, bertze hainbat
morroirekiko amodioa ere sentimendua oso baitute zabal,
fresko oso. Piszinaren hegian elkarri begira eta badakite
nolako sentipena ari den beren baitan. "Hi hiru
buztanetariko esnebitsaren beharrean hago." Eta hi buztan
berberen uzkian sartzearen behar gorritan." Ez bata ez
bertzea ere ez daude oker; guziz diote elkarri ogoa
-beharra!- asmatu piszinaren hegian elkarri begiratze
xeratsu hutsaren bidez.
-Leituko ditugu adierazpenak orai? Gainerat, bertze
oharño horren leitzeko irrikitzen niagon.
-Fale, ba!
-Ni gisa horretan hobeki kitzikatuko. -Yann orotarikoak ari
da idurikatzen: puta eta likitx [1], urdaska eta urdanga,
makera eta estudianta; gogoaren baitako mihise zurian halako
emaztekiak baizik ez gisa bereko bertze batzuekin
batean.
-Izanez ere, zinez kitzikagarri baitira, hain zuzen ere
ageri dutenaren guziz kontrakoa gustuko dugulakotz.
-Bai, horixe!
-Makera huts garenez...
-Xorro-bero [2] oso!...
-Mmm! Horiexek ele politak! Xorro-bero erraiten zidanaten
iazko bakantzetako jokideek! Oroitzapen guriak eleok gogorat
dakarzkidatenak!
-Eta udan, eki galdatan larrugorri erranak anitzez politago,
argiago, ezta?
-Bai, eiki! Udako usaiak barne.
-Mmm!
-Nola gozatuko dugun korri aitzin!
-Ipurditik gozatuko!
-Bila niaen.
Handik berehala, Larak atzo ekarri karpeta koltxonetapetik
hartu, paper batzuk bertatik atera, Yanni eman eta beronek
azpimarkatu pasarte zenbaiten irakurtzerat hasi da:
"... Nolaz deritzadan masturbatzeari? Bada, ederki! Atsegin
ezin hobea lor dezake gorputzak. Alabaina, sexuaren
jorratzeko lagunik baldin baduzu... ez deritzat ontsa, ez.
Bikotearen baitan bata masturbatzen bada, zertxobaitek
funtzionatzen ez duelakotz dateke. Ez dua aski lagunarekiko
sexu-ihardunarekin, ala? Sexua baizik ez du gogoan?..."
"Ez deritzat ontsa... ez zait ontsa iduri, ez. Nolabaiteko
infidelitatea da... Bai, eiki: infidel natzaio mutilari
masturbatzen banaiz eta ez dut gisa horretan jokatu nahi
nahiz eta hainbat aldiz gostura masturbatuko nintzatekeen,
baina... baina, atxeki behar! Ez, no, ez ezan egin! Ez
iezaion egin lagun maiteari! Atxeki eta izigarri gozatuko
dun haren arrimuan hagoenean!..."
"Neskak masturbatzen direa? Baia? Bada, egundainokoek ez
dute halakorik sekulan egin! Ziur naiz, baiki!"
"Morroia masturbatzen bada sobera maite ez nauelakotz
da."
"Neska masturbatzeak izigarri ninduke zapuztuko. Zer, ez ote
nau maite? Ez ote diot behar bezala egiten? Beraz, zer
arraio ari naiz?... Ez ote diot morroiek neskei egin behar
diegun moduan egiten?..."
"Nik ez dut halakorik egiten bekatu delakotz, eta,
beharbada, ez da bekatu, zinezko bekatu, baina nik badela
uste dut."
"Masturbatzeak eza dakar, erran nahi baita, masturbatzen
dena bere buruaz baizik ez da eta beronek ez du bertzeetan
-bertzeotan!- pentsatzen, bainan bere buruaz eta kitto.
Norberekeria hutsa deritzot masturbatzeari."
-Norberekoitasuna, no edo to!
-Kontua arras diferente da.
-Likiskeriazko norberekoitasuna. -Eta honako hau sustrai
sakoneko zein-nahi sequoya heldu gisa ontsa errotua, non eta
gogoaren erdian bi-biek. Eta nahiz takoi handiko oinetakorik
jantzi, likits izanen dira sekulakotz Yann eta Lara.
"Honetan edo hartan aritzen garelarik... beti dinagu
likiskeria gogoa!..." "Bai!..."
"Hain atsegingarria baita!..."
-Ea azkenekoa.
-"Morroia masturbatzen zela ohartu nintzenean, utzi egin
nuen. Zergatik? Asetzen ez nuela pentsatzen nuelakotz.
Biziki nintzen deprimitu, engainatu ninduela pentsatzen
nuen... ezen uste nuen elkarri dena kontatzen geniola...
dena... nik, bederen, berari bai. Utzi eta kitto. Orai,
denbora pasatu da, hainbat testutan masturbazionea
baliagarri dela, onuragarri, guziz onargarri dela,
atsegingarri eta ez dakit zenbat garri positibo eta, ez
dakit...beharbada, deitu beharko nuke... barkazio eske
edo..."
Yann irakurtzen ari izan delarik, bi-biek alu puztuan eri
bat baino gehiago ukan dute, goigoiñoari muturra uki
eta uki, igurtz eta igurtz.
|
-Mmm, Lara... Zorioneko gara!...
»
-Bai!... Ezin uka!...
-Zalantza-izpirik ez horretaz!...
-Ez!...
-Aste honetan geure buruarekin baizik ez, baina
hurrengoan...
-Dutxulua zabal-zabalik ziaukenet pentsatze hutsak
eragina!...
Yannek nerabearotik bere burua atsegin likitsez ahalbait
libroen gozatzeko sexualitateari buruzko liburu aitzinakoiak
irakurriz eta bideo-aldizkari pornoak ikusiz hazi eta hezi
du. Aste hondarra pasea, biharamunean lizeorat berant
arribatzen bazen, ez zen atxurraren ondorio desatsegin
zorabiagarriagatik, bainan hainbat orenez larrutan ibili
izanagatik. Asteazken gauoro, irrati libre batean, irratsaio
pornografikoa egiten zuen, lagun pare batekin; saioa akitu
eta, nor bererat ordez, oro elkarrekin larrutarat joaiten
ziren -etsamina-garaian salbu-, erran nahi baita,
sexu-iharduna agerika uzten zuen aitzinakoi-itxuratan ari
ziren ikaskideek eta mugikideek inkontzienteki edo kontua
izkutuan jorratzekoa zela uste zuten artean, "alabaina, nola
ditugun aitzinakoi-itxura eta guzi!" botatzen ohi zuen
itxuratan ibiltzen ohi zirenak zirela eta.
Gartsuki ari da, igurtzi eta igurtzi ihardunari uzten ahal
ez diolakotz, hain du gozamena handi.
-O! O! O!...
Kitzikadura geroago eta eraginkortzenago ari zaio, eta
eraginkorrago ariko litzaioke arrimu-arrimuan hainbat so
balu, baina haiek ez eta idurimenaren baitan sortu behar
-"bo, menturaz, bada guri so dagoenik"-, eta, sortu ere,
sortu egin ditu: alde banatan diren orotariko
begirazale-multzo biren soa, preseski.
-Hau izigarri dun!...
-Apeta likitsa asetzen ari gitun!...
-Bai!... Asetzen ahal dugun apeta... Eta, gainerat,
likits!..
-Likits!... Likits!...
Zirriak bizkor dituzte bi-biek; igurtziak ez dituzte orai
fereka, hasierako han-hemenkako ferekak orai zirri dira eta
are bizkorrago ari dira, geldiezin orai. Hartarat, klitoriek
eskerrona erakutsi eta ordainean neskei gaitz-gaitzeko
atsegina emaiten ari; berau, izanez ere, gaitza dute, osoa:
nolanahi ase ditzake.
-Hauxe lohikeria!...
-Baten bat bistaluzez edo guri beha ari
balitzaigu...!...
-Horixe bozkarioa hala zinez balitz!
-Idurika baietz!...
-Mmm!... Ari nun, ari!...
-Eta?!...
-Bai josteta erogarria!... Ooo!... Ari zaizkigun "Harat
harako makera haiek!" "Norat?" "Harat! To."...
-Segi! Segi jostaketan!...
-Bertzeak bistaluzea hartu, gu ikusi eta "Ze urdangatzarrak
bi-biak, alajaina!"...
-Baiii!...
-"Ze likitx ahalkegabeak bi-biak hor!" "Zein-nahik ikus
ditzake!"
-Sobera, Lara!...
-Ooo!...
-"Satorra [3] aratz eta garbi ditek... arras heze baitute!"
"Bai, to!"... Ooo!... "Ez hadi geldi hor behiaren txahala
bezala eta goazik ezagutzerat!" "Bai! Uaaa, to, ez dakik
nola dudan ilintia!" "Nerea bezain sutua, bai-aments."
"Osoki sutua!"...
Gozatzeko elkarretaratu ziren eta ez dira sano asetzeraino
gozatzen ari baizik; berotasuna behar zuten eta
berotasunetik landa ez da orai fitsik. Elkarren atseginezko
hotsak aditu nahi eta instant batez ez dira isilduko. Ulu
finak ugari dira, finxeagotuak ugariago nahi.
-Mmm, Yann! -amoroski-. Nahi ninduken korritu!...
-Korri hadi, ba, maitea!...
-Bai!...
-Korri hadi, putaska hori!...
-Bai!... Mmm!..
-Satisfa kitzikadura, ematxot horrek!...
-Mmm!... Ari nun goigoiñoari ekinean... Ooo!... Ari
nun eriak bederazka zuloñoan sartzen... aise barnago
sartzen... eta korrinahia ez dinat atxekitzen ahal!...
Ooo!...
-Korri, ba, maite polita!... Has!...
Larak halako ele eragingarriak aditu eta hasia da bere
buruari libroago uzterat. Zangoak areago bereizi ditu
zangartea ageriago izanez jarrera masturbakideari are
atseginago gerta zekion .
Espasmoak alua elektrizatu egiten ari zaizkio, gorputz
izerditsu kontzentratua areago bihurdikarazi.
-Horixe satorño heze haztatua [4]!...
-Ikus nolaz ari naizen sartzen eriak!...
-Baiii!...
-Ikus!... Orai, honako hau!... Ooo!... Orai, bertze hau!...
Sartu... Atera... Sartu... Atera!... Mmm!...
-Sobera, ño!...
-Bai!... Bai!...
-Ederra!...
-Aise barnago... Ahal badut...!... Atx!...
-Kasu!...
-Ooo!... Orai, ontsatto!... Ontsa!...
-Oi, deliziusa, hi!...
-Aaa!...
-Aztoratzen ari nun, Lara!...
-Ontsa, ontsa! Laket hadi enekin!... Laket gaitezen biok
elkarren arrimuan!...
-Ooo!...
-Mmm!...
-Aaa!...
-Aaa!...
-Aiii!...
-Uaaa, no!...
Garbi du Larak Yann so duela. Horixe, beraz, irrikaren
areagotzea! Eta han-hemenka ari zaio aluari,
goigoiñoari bereziki.
Alderdi sentibera hau sentimendu lohi osoa ari zaio neskari
barneratzen.
-Urdaska ez bertzea!
Haboro erran nahi du eta erran eginen ditu:
-Urdangatzarra ni!... Bai satorño hutsa ni!...
Yann so eta adi bere buruari era berean ari zaion
artean.
-Ooo!... Ooo!...
Yann so, so eta adi, arras zoratua.
-Ooo!... Ooo!...
Ez zaio oraino korritu laguna eta, horregatik, Yannek ez du
fitsik galdu nahi, gogoan atxeki bai ordea une horren berri
luzaz aski ontsa jakiteko ikuskaria hain ari baitzaio likits
gertatzen. Izanez ere, Lara larrugorri, luze-luze, ero libro
ari baitzaio bere buruari. Eta korritu nahi da, ari da
temazu nahian, ero-antzean edo. Ezin bara. Hein bat isildu?
Ezin, baina! Korritzea, deblauki. Eta ari da ezartzen
egiteko gisan: buruz beheiti eta popa guziz haikatua.
Halakorik nik egun guziz biziki nahi, bai alajaina! Ezen
egun guziz larrurik jotzeko prest nauzue, gustuko neska
likits maiteok; odol-odoletan zaramaztet.
-Laztana!...
-Oi, lilitxo laztana!... Oi!...
-Mmm!...
-Oi!... Makera zikina!...
-Mmm!... Mmm!...
-Oi! Oi! Oi!... Likitxa alaena!...
-Mmm!...
-Badinat!... Oi!... Badinat, bagats arraioa!
-Mmm!...
-Puta ez bertzea!... Ooo!... -Yann gogatsu ari, bistan
da.
-Mmm!...
-Badinat! Badinat!... Ooo!... Ooo!.. Bai!... Oi, bilogabeko
alua!...
-Mmm!...
-Oi! Oi! Oi! Bai!... Bai!... Oooiii!... Oooiii! Oooiii!
Oooiii!...
-Mmm! Mmm! Mmm!... Aaa! Aaa! Aaa! -eta gero oika ere.
Elkarretaratzearen emankorra! Iduri eta urdanetxeko urdanga
erreginak direla, horrat hor bi neskak ontsa baino hobeki
korrituak, seko izerdi-zurrustan. Korritu artiokoak
biziarazi baditu, korritzeak, aldiz, ahularazi eta, finean,
seko utzi. Makera arraioa Yann, Larak zioen moduan, baita
ere berau!
Haatik, denbora laburra pasea:
-Mmm!... Goigoiñoari maittea-maittea egitea zinez
dinat ura bezain ontasun paregabea! -bota du Yannek
luze-luze etzana, lasaiturik oso masturbaldia txit gertatu
baitzaio.
-Mmm!... -Larak deusik erran ezinik dago txitago gertatu
bide zaiolakotz-. Bistan dun!... Oi!... Hauxe bizikera
laketgarria! -ekia baitute, ura eta zeru urdina, poltsikoan
sos franko eta bihotzean hainbatenganako amodioa. Hori
zoriona ez bada, zer ote zorion?
-Irritsaren asetzea zinez dun gauza zoragarria!...
-Gainerat, geroago ernatuko dela jakinik!...
-Bai!
-Ezen ase eta arrabiztuko ez balitz ni ez nintzateke
korrituko!...
-Ezta nihaur ere!
Ahoz goiti, luze-luze dira bata bertzearen ondoan. Lehenago
erran bezala, zeruaren ikuspegia urdin-urdina dute
-Jaungoikoak munduko parte horretan hodeirik sortu ez omen
duelakotz (biziki nekagarri, bide).
Baretasuna erabateko, soinuak txorrotxio nagi solte bat edo
bertze. Yannek, dena den, ez du oraino jarrerarik erosoena
aurkitu eta bertzelakoan saiatu da, eta gisa horretan
gelditu. Haatik, ustekabean:
-Ez dinagu oharttoa irakurri!
-Egia dun. Non arraio da, baina?
-Oinetakoren baten baitan... -xerkatzerat hasia-. Honat
hemen! -Hartu, iriki eta ozenki leitzea ia aldi bereko-:
"Eta ari dira modus operandi berean gogatsu gozatzen hor
barna hainbat jende on gorriak ikusten ari delakotz, hor
barna aski hurbil, beharbada. Eta ahal dutelarik, gogaltsu
gozatuko dute ahal ez dutenek nahi bailukete. Eta, era
berean, orotarik janen dute, puskaño bat bera ere ez
dute bazter utziko hainbat eta hainbat jendek ahoratzeko ja
ere ez duelakotz; eta ase artio dute edanen idorteak joak
direnen alde, jende horiek ur garbia merezi dutelakotz. Eta
nolako irriak eginen dituzten sufritzen ari diren matxinoen
alde! Ezen merezi dute nesken aburuz, arront merezi.
Masturbatzearen atseginezko zoramenduaren handia!"
Eguzkiak ongi behar zuela dzinkatu erran dute bart
telebistaz. Egia da, ezen aletzen ari den argizko alaitasun
urdinaren erdian jaun eta jabe dago.
"Ez dinat uste etxerat turnatzeko sobera animatuko
naizenik." Baina, nahiz eta ez animatu, turnatu behar eta
etxean delarik ez dio utziko bere buruaren ez
erreprimitzeari, nahikara saxoaren jotze eta jendaintzinerat
agertzeari... Llabur: larrugorri eta saxoa lagun
gozatzeari.
Izerdi-tanta abentureroak harahonakari kopetan barna ezezik,
bularren artean ere ari dira senditzen: lakuñorat ari
zaizkie eta bertatik, ezkerretarat nahi eskuinetarat joak,
bizkarralderat, beronek eta etzanguak bat egin duten
alderat, hain zuzen ere.
-Yann...
-Bai...
-Oharñoa...
-Oharñoa?
-Bai, Kottek utzi duena...
-Hartzara ere?
-Otoi!...
Yannek utzi lekutik hartu, iriki eta ahapeka leitzerat
hartzara ere hasi.
-Biziki ezagun gitin!
-Uste baino ezagunago...
Goigoiñotik heldu eta ez dute, ez, askatu. Oro eguzki
galdatan... eta horrat hor Leire dagoenekotz arribatua.
|