Printze Txikia
.By: Antoine de Saint-Exupéry. - Txertoa Argitaldaria - Donostia - ISBN 84-7148-168-5
LEON WERTH-i.
Parkamena eskatzen dizuet zuei haurroi liburu hau pertsona nagusi bati eskaini diodalako. Hala ere, aitzakirik ba dudala uste dut. Lehenik: Munduan ene adiskiderik handiena baita. Bigarrenik: adiskide nagusi horrek dena ulertzen baitu, zuentzat, haurrentzat egindako liburuak ere. Hirugarrenik: Frantzian bizi denez, gose eta hotz da. Eta kontsolatzeko beharra du. Aitzaki guzti hauek ez balira aski -pertsona nagusi hori izan bide delako noizpait txiki- noizpait mutil koxkor izan zenari berari eskainiko diot hau liburuau. Guztiok lehenik haur izan garelako... gero koxkortzeko. -inor gutxi oroitzen da horretaz-. Zuzen dezadan beraz neure eskaintza.
LÉON WERTH-i,
Haur izan zenari.