Pirinioetako Bandera Bat
Pirinioak sei hizkuntzetako mendiak dira. Sei hizkuntza eta Europako nahiz munduko sei kultur garrantzitsu, baina hiru estatu soilik. Harrapariek, artzek eta zuhaitzek mendiak ezagutzen dituzte, ez mugak ordea. Pirinioarra beraiek bezalakoa da. Bere kultura eta mendietako elementuekiko harremana direla eta mugak desagertzen dira. Horrela, mendiak gizakiak elkartu egiten ditu.
Bandera honek Pirinioek elkartutako herri horiek sinbolizatu nahi ditu. Kubakoan oinarritutako Kataluniako bandera nazionalista batetik abiatuta marraztu zen. Languedoceko gurutzeak Pirinioetako eremu okzitaniarra sinbolizatzen du. Marra gorri eta horiek, eremu arago-kataluniarra. Ikurrinak, eremu euskalduna jakina. Bandera hau eta Pirinioetako batasunaren ideia gustukoak badituzu, zabaltzen lagun diezadakezu. Zure webgunean bandera hau erants dezakezu: Horretarako kode hau kopia ezazu: : <a href="http://www.oocities.org/caillonm/pyrenees/index.html" Erakunde lokal baten partaidea bazara, bere eraikinetan erabil dadin proposa dezakezu. Mezuak bidal diezazkidakezu : caillonm@yahoo.com |
Pirinioetako beste banderen proposamenak
Itzultzailea : Juan Ezeiza