FURRA FURRA
Oskorri
-----------
Gaur goizean jaiki naiz suerte onean
tanke bat topatu dut neure kafesnean.
Ez dakit zer daukagun bakea ala gerra
baina nik badaezpadan egin dut puzkerra.

Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua geure gustukua
hortxe duzu fandangua geure gustukua

Neure arma bakarra dut akerdoia
hauspoari eraginez dirudi lehoia
Eskua jaten badit on egin dezaion
Cervantesi holakorik gertatu zitzaion

Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua geure gustukua
hortxe duzu fandangua geure gustukua

Zerbait egitekoan zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut ur-pistola batez.
Orain galdurik nago beldurrez beteta
muniziorik gabe gelditu naiz eta.

Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua geure gustukua
hortxe duzu fandangua geure gustukua

Eta orain banoa berriro ohera
bila ez badatoztik lolo egitera.
Bihar ikusiko da zer dagoen berri
jakintsuenak ere ezin du igerri.

Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua geure gustukua
hortxe duzu fandangua geure gustukua