![]() |
EUSKAL HERRIARENTZAKO ALTERNATIBA DEMOKRATIKOA |
Negoziazio politikoari begira "KAS Alternatiba" gaurkotzearen ondorioz sortzen den oinarrizko proposamena --Euskal Herriarentzako Alternatiba Demokratikoa, alegia-- bi negoziazio-markotan gorputz daiteke: bata, ETA eta Estatu espainolaren artekoa; bestea, berriz, euskal herritar guztioi dagokiguna, aukera guztien artean hautatu ahal izatea jasoko lukeen mugarik gabeko prozesu demokratikoa betez.
ETA eta Estatu espainolaren arteko negoziazioaren helburua Euskal Herria aintzakotzat aitortzea da, hauxe baita ezinbestez bete beharreko baldintza, prozesua erabat demokratikoa izango bada. Azken erabakiak, alta, euskal gizarteak hartu beharko ditu, inongo ordezkaritzarik izateke.
Euskal Herria eta Estatu espainolaren arteko istiluaren egungo izaera gainditzeko ETAk aurkezten duen negoziazio politikorako proposamen hau euskal gizarte osoak dauka eskueran.
Bestelako baldintzak eta bitarteko demokratikoak sortzen diren heinean, gatazkaren izaera berriari egokituko dio ETAk bere jarduera, azken helburu politikoei utzi gabe, hau da: Euskal Herriaren independentzia eta justizia soziala oinarri izango duen gizartea erdiesteko borroka.
Proposamen hau ituntzen
eta garatzen den neurrian gainditu ahal izango da Euskal Herria
eta Estatu espainolaren arteko istilu armatua.
ETA eta
Estatu espainolaren artean itundu beharrekoa:
Euskal Herrian prozesu demokratikoari hasera emateko, aurkezturiko kontuak Estatu espainolak onartzen baditu, ETAk su-etena iragarriko du.
Euskal Herria aintzakotzat hartzea. Autodeterminazio eskubidea lurraldeen batasuna aintzakotzat hartzea.
Euskal Herrian irekiko den prozesu demokratikoaren emaitza errespetatzeaz
Euskal herritarren artean eztabaidatu eta itundu beharrekoa:
Euskadi Ta Askatasunaren Agiria Euskal Herriari
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Jose Maria Aznar, espainiar Partido Popularreko lehendakariaren aurkako ekintzarekin Euskal Herriaren zanpaketa bermatzen duten betiko etsaien ordezkari nagusienetako baten aurko jo du, Estatu espainiarrak bizi duen krisi politiko eta instituzionala agerian utziz. Francok ongi loturik utzitako zanpaketa-sistemak "espainiar arazoa"ri erantzun faltsua eman zion Euskal Herriaren eskubideak ukatuz. Sistema horren euskarari izan diren alderdi politikoek gogo onez onartu zuten zegokien lana. Orain, korrupzio eta gerla zikinaren zamapean itota dabilen PSOEk euskal erresistentzia xehatzeko enkarguan huts egin eta gero, Estatuaren kudeakuntzaren txanda hartzeko irrikitan dagoen PPk ere kupel bereko ardo ozpindua edanarazi nahi digu euskal hiritarroi.
"España"n abaiapuntu eta helburu duen inposatutako Autonomien Estatuaren aldeko apostua egin zuten indar politikoek "espainiar demokraziaren" faktura ordainarazi diote urte luze hauetan Euskal Herriari: zatiketa instituzionala, euskararen itotzea, akulturazioa, eraispen industriala...
Baina ez dugu ere zalantzarik egiten Estatu espainiarrak bizi duen krisi larrian zerikusi haundia duela ezker abertzaleak Euskal Herriaren eskubideen alde egindako borrokak. Eta gaur egun, Euskadi Ta Askatasunak prezio garestia ordainduz defendatutako erreibindikazio demokratikoek gero eta oihartzun zabalagoa dute alderdi politiko, sindikatu eta elkarte desberdinen eskakizunetan, Autodeterminazio eskubidea Euskal Herriari dagokion oinarrizko eskubidea baita.
Euskal hiritarron lana da Euskal Herriaren eraikuntzan gure herriaren zatiketa eragoztea, eraispen industrialaren aurrean ekonomikoki ere geure buruen jabe izateko lan egitea, euskara ikasi eta euskal kulturaren sustapena etengabe bideratzea... Euskal Herriaren etorkizuna Estatu espainiar eta frantsesetatik at, independentzian dagoelako. Horren aldekoa da ETAren eguneroko konpromezua, gartzeletan, atzerrian eta euskal gizartean.
ETAren aspaldiko konpromezua eta hautua izan zen ere Estatu espainiarrak Euskal Herriaren aurka daraman zanpaketa gainditzeko irtenbide negoziatua bultzatzea, gizarteari batasunerako tresna eta herri gisa bizirik irauteko gutxienezko baldintzak eskeintzen dituen alternatiba plazaratuz. Harrez gero, hiritar askoren eskuzabaltasun eta askatasun egarrian esker, eraso eta klaudikazio guztien gainetik, herri aske batean gizaki libre gisa bizi izateko aukera bizirik dago gizartean.
Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokak tinko irauten badu ere, Autodeterminazio eskubidearen aldeko jarrera gero eta zabalagoa bada ere, Euskal Herriaren ezagutzak soilik ekarriko duen bakea lortzeko negoziazioaren beharra euskal gizartean txertatzen badoa ere, Estatu espainiarraren inposaketa dela medio gatazkak bere horretan jarraitzen du. Hogei urte luze daramatza ETAk gatazka armatua gainditzeko bidea eskeintzen, gatazkaren sustrai historiko sakonak aztertu eta irtenbide zuzena ematea proposatzen. Baina oraindik demokrazia ez da heldu Euskal Herrira. Euskal Herriak bere eskubideak ukatuak ditu, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko tresnarik eta ahalmenik ez du.
Euskal gizartearen partaide izatearen zilegitasunez eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan emandakoaren bermaz, Estatu espainiarrekiko gatazka gainditzeko, Subiranotasunaren oinarritutako bakea lortzeko, Euskal Herrian demokrazia lortzeko proposamen zehatza berritu nahi dugu.
Euskal gizartearen partaide izatearen zilegitasunez eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan emandakoaren bermaz, Estatu espainiarrekiko gatazka gainditzeko, Subiranotasunaren oinarritutako bakea lortzeko, Euskal Herrian demokrazia lortzeko proposamen zehatza berritu nahi dugu.
EUSKAL HERRIARI HITZA EMAN
Euskal Herria eta Estatu espainiarraren arteko gatazka politikoa gainditzeko Euskal Herriak izan behar du hitza. Euskal gizartea da bere arazoak konpon ditzakeena, bere etorkizuna erabakitzeko ahalmena izan behar duena, ETAren zeregin nagusia, hitz hori espresatu eta errespetatua izan dadin borrokatzea eta Euskal Herriak bere etorkizuna libreki hautatu ahal izateko gutxienezko baldintzak eta bermak lortzea da. Euskal Herriko gizarteak hitza izan dezan, egungo txantaia, hipoteka, muga politiko eta oztopoak desagertarazi behar dira. Euskal gizartearen hitza inork ordezka ez dezan, dagokion guztian zuzenean parte hartu eta erabaki dezan.
Beraz, Estatu espainiarrak Euskal Herriaren Subiranotasunan jarri dizkion muga eta oztopo antidemokratiko guztiak altxatzea du helburu ETAk, Euskal Herriaren eraikuntzaren oinarri izan behar duen zinezko prozesu demokratikoa garatzeko gutxienezko baldintzak eskeiniz. Egoera berri horretan soilik izango du euskal gizarte osoak bere iritzia eman eta dagokion erabakitzeko ahalmena bideratzeko aukera.
"KAS Alternatiba" gatazka gainditzeko gutxienezko baldintzen inguruko akordio gisa sortu zen. Hogei urteko borrokaren ondoren, baldintza politiko, ekonomiko eta kulturalak aldatu direnez, "KAS Alternatiba"ren gaurkotzea errealitateak berak eskatzen duen ezinbesteko zeregin bilakatu da. Hasieratikk, gizarte osoari dagokion alternatiba baita.
"KAS ALTERNATIBA"ren GAURKOTZEA
"KAS Alternatiba"ren gaurkotzetik sortzen den negoziaziorako oinarrizko proposamenak, Euskal Herrirako alternatiba demokratikoak, negoziazio gune ezberdin bi eskatzen ditu: Euskadi Ta Askatasuna eta Estatu espainiarraren artekoa, bata; eta Euskal Herrian inongo mugarik gabeko prozesu demokratiko baten bidez, aukera guztien artean hautatzeko ahalmenarekin, euskal hiritar guztioi dagokiguna, bestea...
Euskal Herriaren erabateko ezagutza eta horrek eskatzen duen muga juridiko-politikoen altxatzea da Estatu espainiarrarekin hitzegin eta hitzartu beharrekoa, ez besterik. Ez dagokio Estatu espainiarrari Euskal Herriaren barne-antolaketaz, bi estatuen menpe dauden euskal herrien arteko harremanen izaeraz, euskararen garapenaren baldintzez, ez etabar luze batez erabakitzea. Estatu espainiarrari euskal hiritarrok nahi eta erabakiko duguna errespetatzea dagokio.
Euskal hiritarron artean erabaki beharrekoak gure herriaren antolaketari eta etorkizunari dagozkion atal guztiak dira. Horretarako, alderdiez gain, euskal gizarte osoaren parte hartzea ezinbestekoa izanik.
PLANTEAMENDU ZEHATZA: ESTATU ESAPINIARRAREKIN HITZARTU BEHARREKOAK
- Euskal Herriaren ezagutza: Autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasunaren onarpena. Autodeterminazioaren eskubidea ez da posizio politiko bat, herri gisa dagokigun eskubide demokratikoa baizik. Eskubide hori noiz, nola eta zertarako garatzen den euskal hiritarren artean erabaki beharrekoa izanik ere, eskubidearen onarpena ziurtatu behar da, Euskal Herriak bere etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko ezinbestekoa baita. Euskal Herriaren ezagutzak egungo lurralde banaketaren inposaketa gainditzea eskatzen du, lurralde batasuna onartuz, instituzio-mugak altxatuz. Lurralde batasuna nola tajutzen den, Euskal Herria nola antolatzen den... euskal hiritarren erabaki subiranoa izango da.
- Euskal Herrian irekiko den prozesu demokratikoaren emaitzak errespetatzea: Herriaren hitzari mugarik ez zaio jarri behar. Beraz, Estatu espainiarrak prozesu demokratiko horren garapena, bai eta bere emaitzak, diren direlakoak, errespetatuko dituela onartu beharko du.
Prozesu demokratiko hori bideratzeko gutxieneko baldintza euskal hiritar guztiek inolako presiorik gabe parte hartu ahal izatea da. Beraz, baldintza gabeko Amnistia orokorra ezinbestekoa da prozesu demokratiko horretarako, preso guztien kaleratzea (espainiar, frantses edota beste herritako gartzeletan dauden guztiak) eta iheslari edo sasitar guztien itzulera ahalbideratuz. Ezinbestekoa da ere indar armatu espainiarrek prozesu horretan eragin ez dezaten moduko neurriak hartzea.
Estatu espainiarrak berarekin hitzartu beharrekoak onartuz gero, Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoari ekiteko, ETAk "su etena" iragarriko luke.
EUSKAL HIRITARREN ARTEAN EZTABAIDATU ETA HITZARTU BEHARREKOA
Euskal hiritarroi soilik dagozkigun gaiak erabakitzeko zabaldu beharreko prozesu demokratikoan sindikatu, elkarte, giza mugimendu, alderdi, maila guztitako instituzio, eta azken finean gizarte osoak hartu behar du parte. Horretarako aukerak, eztabaida eta erabaki guneak zehaztuz. Prozesu horretan zehar gutxienezko gai hauek zehaztu beharko lirateke: Autodeterminazio eskubidearen garapena (formulazioa, metodologia, aukerak, epeak...); lurralde batasunaren formulazioa eta eraikitzeko prozesua; Euskal Herri osoaren arteko harremanak; hitzartuko den antolaketa instituzional berriaren ahalmenak, inongo aurre-mugarik gabe; Euskal Herria euskalduntzeko plangintza; eredu eta plagintza sozio-ekonomikoa; Euskal Herriaren desmilitarizazioa (armadaren zeregina --desagerpena barne--, polizia indarren osaketa eta izaera...); irakaskuntza eskubideak; askatasun demokratikoak...
Esan bezala, Euskadi Ta Askatasuna eta Estatu espainiarraren arteko negoziazio politikoaren helburua prozesu hau benetan demokratikoa izateko ezinbesteko den Euskal Herriaren ezagutza lortzea da. Azken erabakiak, aldiz, inork ordezka ez dezakeen euskal gizarteari baino ez dagokio.
Euskal Herria eta Estatu espainiarraren arteko gatazkaren egungo izaera gainditzeko ETAk aurkezten duen negoziazio politikorako proposamen hau, euskal gizarteak bere eskuetan hartu beharreko tresna da.
Baldintza berriak eta bitarte demokratikoak izango diren heinean, ETAk, bere azken helburu politiko diren Euskal Herriaren independentzia eta justizia sozialean oinarritutako gizartearen aldeko borrokan utzi gabe, gatazkaren egoera berriari egokituko dio bere ekimena. Aurkezten dugun proposamena hitzartu eta garatuko den neurrian Euskal Herria eta Estatu espainiarraren arteko gatazka armatua gainditzea lortuko da.
Euskal Herrian, 1995eko Apirilaren 20an
INFORMAZIO
ITURRIETARA |