Anoetako Gazte Asanbada ez da ideia politiko baten pean ibiltzen den talde bat; hori argi dago. Asanblada izaera ezberdineko gazte askok osatzen dugu, denok bi gauza ditugularik amankomunean; bata, gazteak izatea eta bigarrena, gazteok eta orohar gizarteko beste hainbat sektorek bizi duten egoeraren inguruan hausnartu eta lanketa bat egiteko gogoa. Herriari ekarpen sozial bat egiteaz ahaztu gabe, hau da, era guztietako ekintzak antolatzeaz ahaztu gabe.

Lehen aipatu moduan, AGA gazteok eta orokorrean gizarteak pairatzen dituen problematikak landu eta hau konpontzeko bere ekarpena egiten siatzen da. Hor daude adibidez emakumeen eskubideen alde antolaturiko ekintzak, presoen eskubideen alde antolaturiko asteburua eta gazteok pairatzen ditugun bizi baldintza eta lan baldintza tamalgarrien inguruan eginiko lana, adibide batzuk jartzearren.

Azken urtebete honetan, oso gertu, herrian bertan, gazte asanbladako kidontzat larriak diren hainbat egoera eman dira, hala nola, herritarrek bozka bidez aukeratutakoari bizkar ematea, herriko hainbat eragilek eginiko eskakizunei kasurik ez egitea... Hitz gutxitan esanda, anoetarrok ditugun hainbat eskubide ez ditu errespetatzen udalak. Gure ustez eskubide zapalketa honek gizartea zaitut egiten du; hau da, ideia jakin batzuk dituztenek eskubideak dituzte eta hauek bezela pentsatzen ez dutenek ez dituzte zenbait eskubide. Garbi esanda, pentsatzen duten bezala pentsatzeagatik anoetarren zati handi bat baztertu egiten da.

Anoetako festak datozela eta herriko beste hainbat eragilerekin batera hausnarketa bat burutu dugu herriak bizi duen egoeraren inguruan eta ados jarri gara anoetarren zati handi bat baztertzen dela esateko garaian. Honen ondorioz aurtengo festak ez direla denontzat izango iritzi dugu eta hau ikusirik udaletik kanpo hainbat ekintza antolatzea erabaki genuen, horrela festa alternatiboak antolatuz. Ideia honetik bat egin genuen Anoetako Gazte Asanbladako kideok eta festa alternatiboen antolakuntzan zuzenki parte hartzeaz gain urtero egin ohi dugun gazteen bazkaria eta dantza udalak antolaturiko festetako egitarauan ez azaltzea erabaki dugu; bai aldiz festa alternatiboen egitarauan.

Festa alternatiboen batzordeak antolatutako ekintzak aurrera eramateko lekuaren eskaera egin zion udalari eta honek emaniko debekuaren aurrean gu, festa alternatiboen gunea eta txosna jartzeko asmoa duten bost eragileak Idiakaitz auzora joateko egin duten bide berrira (tren geltoki ondora) joatea beste erremediorik ez dugu izan, debekatua dugularik gure ekintzak aurrera eramateko herriko plaza erabiltzea.

Egoera honen aurrean Anoetako Gazte Asanbladako kideok bi arazo ikusten ditugu:

1-AGAko kideok urtero burutu ohi dugun eta ikusmin handia sortzen duen dantza egiteko ez dugula nahikoa espazio izango.

2-AGA autogestioaren bidez aurrera doan eragile izanik, festetan karpa jarriaz lortzen den dirua da dugun iturri garrantzitsuena urte osoan antolatzen ditugun ekintzek duten gastu ekonomikoari aurre egiteko. Gainera jakinik aurten jende mordoa inguratuko dela aukera bikaina dugu dirua lortzeko. Baina noski kale estu horretan 10x15 karpa eta bost txosna jarriz gero segituan gainezka egingo du kaleak, horrek asko baldintzatuko duelarik lortu genezaken diru kopurua.

Arrazoi hauek medio, Anoetako Gazte Asanbladako kideon ustez udalaren erabakiak zentzurik eta funtsik ez izateaz gain, urtean burutzeko ditugun ekintzak erabat baldintzatuak geratuko dira, horrek Anoeta bezalako herri bati ekar diezazkion ondorioak ahaztu gabe. Gainera larria iruditzen zaigu hainbeste anoetarrek parte hartu behar duten ekintzak tajuzko arrazoirik gabe plazatik aldentzea.

Egoera horrela egonik, haur, gazte, zein gazte izandakoak festa alternatiboen gunera azaldu eta udaletik at antolatuko diren jaietan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Denon artean bazterketarik gabeko eta berdintasunean oinarrituriko Anoeta baten alde pausua emateko.


Ekainak 5, larunbata

10:00. Kalejira segalariekin, herriko plazatik Argindegi atzeko zelaira.
10:15. Sega apustua herriko hiru bikoteren artean, trikitilari eta bertsolariek alaitua.
23:00. Selektah Sound Systemen eskutik hip-hop kontzertua.


Ekainak 6, igandea

10:00. Herriko baserritarren, artisauen eta artisten azoka eta lanabes zaharren erakusketa.
11:00. Xibak antolaturiko herri kirol txapelketa.
20:00. Erromeria Beñat eta Lierni trikitilariekin.


Ekainak 9, astezkena

18:30. Festa alternatiboen hasiera, txupinazoarekin, baztertutako eta zinegotzien pregoarekin.
19:00. Udaletxe aurrean EAJ-EA: urtebete anoetarron eskubideak urratzen lelopean kontzentrazioa. Ondoren trikipoteoa.
23:00. Musika emanaldia herriko disko jartzaileen eskutik.


Ekainak 10, osteguna

Mozorro eguna izango da, eta ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa izango da mozorrotzea.

16:00. Ume jokoak
17:00. Pailazoak. Ondoren buruhandiak txistulariekin.
20:00. Tortila txapelketa.
21:00. Herri afaria.
23:00. Ezeinen kontzertua.


Ekainak 11, ostirala

19:00. Sagardo dastaketa bertsolari, trikitilari, txalapartari eta albokariekin.
21:00. Bertso afaria Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin.
Ondoren. Manifestazioa EAJ-EA, anoetarron eskubideak errespetatu lemapean.
23:00. R, Ileon eta Gaizkiñeren kontzertua.
Argitzean I. Kaltzontzilo eta Kulero Karrera.


Ekainak 12, larunbata

14:30. Gazteen bazkaria.
18:00. Gazteen kalejira herriko kaleetan barrena.
21:00. Herri afaria.
23:30. Gazteen dantza emanaldia.
00:00. Nekin musika taldearen kontzertua izango da goizaldera arte.


Ekainak 13, igandea

16:30. Mus eta toka txapelketa.
18:00. Poteoa txarangak alaiturik.
19:00. Danborrada.
21:00. Danborjoleen afaria Kuku elkartean.