DEIALDIAK – CONVOCATORIAS: Mobilizazioak

Atal honen bidez, Euskal Herrian zehar antolatutako diren manifestazio, ekitaldi, kontzentrazio eta beste ekintza erreibindikatiboei buruzko informazioa eskainiko dizuegu. Horretarako, guztion parte hartzea ezinbestekoa da. Mobilizazioren baten berri eman nahi izanez gero, bete gure formularioa.

Mediante esta sección, trataremos de manteneros informados sobre las próximas manifestaciones, actos, concentraciones y demás acciones reivindicativas. Para ello, es necesaria la participación de tod@s. En caso de querer informarnos sobre alguna información, rellenad nuestro formulario.


EKAINA

5 – 13

Anoetako jai alternatiboak
JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI!!
Zenbait eragilek antolatuta eta udalaren jarrera baztertzailea salatzeko asmoz, ekintza, kontzertu eta jarduera ugariz osaturiko Jai Alternatiboak burutuko dira Anoetan.

informazio gehiago: [AGAren webgunea eta egitaraua]


10, osteguna

Ekitaldia Agurainen
EUSKAL HERRIA LIBRE AURRERA!!
Herritarren Zerrendaren ekitaldia 20:00etan Aguraingo San Juan plazan.



Kontzentrazioa Donostian
PAPERAK DENONTZAT!!
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak deituta, kontzentrazioa burutuko da Donostiako Gipuzkoa Plazan 19:30etan immigranteen erregulazio-prozesu bat ireki dadin eskatzeko.

informazio gehiago: [komunikatua]


11, ostirala

Manifestazioa Iruñean
HAUR ESKOLAK EUSKARAZ DENONTZAT!!
0 eta 3 urte bitarteko haurren hezkuntza publikoa, kalitatezkoa eta euskalduna aldarrikatzeko asmoz, manifestazioa burutuko da 17:30etan Kaixo Errotxapeak deituta.

informazio gehiago: [1]



Manifestazioa Bilbon
EUSKAL HERRIA LIBRE AURRERA!!
Herritarren Zerrendaren aldeko manifestazioa burutuko da 19:00etan Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta. Ondoren, ekitaldi politikoa izango da Plazan Barrian.


11 – 20

Bergarako Gaztetxearen IV. urteurrena
4 URTE AUTOGESTIOAREN BIDETIK
ETA URTE ASKOTARAKO!!

Bergarako Gaztetxearen IV. urteurrena dela-eta, ekitaldi eta jardueraz betetako astea antolatu dute.

informazio gehiago: [egitaraua]


12, larunbata

EHNAren tramitazioa Bergaran
EHNA ESKUAN ETA IBILI MUNDUAN!!
EHNA tramitatzeko aukera izango da Bergarako Irizar Jauregian 11:30etatik 13:30etara.



Ekitaldia nazionala Baionan
EUSKAL HERRIA LIBRE AURRERA!!
Herritarren Zerrendari ekitaldi nazionala Baionako Lauga Salan 18:00etan: Zpeiz Banako, txalapartariak, trikitilariak, bretainiarrak, katalanak, korsikarrak...



Eztabaida Andoainen
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA HAUSNARKETAN!!
IA, LAB, EHBE, EHIGE, ELA, Sortzen-Ikasbatuaz eta EILASek babestuta, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Elkartean 9:30tan antolatu den euskal eskola publikoaren inguruko eztabaidan parte hartzeko deia irakasle, guraso zein ikasleei.


12 – 13

Itxialdia Urbinan
AHT? BAYTA ZERA ERE!!
Abiadura Handiko Trenaren aurkako gizarte mugimendua indarberritzeko eta egitasmo horren kontrako erantzuna bultzatzeko asmoz, itxialdia burutuko da Urbinan.


13, igandea

Hauteskundeak Europan
BOZKATU EZKERTIAR ETA ABERTZALE!!
BOZKATU HERRITARREN ZERRENDA (HZ)!!

Europar Batasuneko Parlamenturako hauteskundeetan bozkatu gure herriaren alde!! Eman bozka Herritarren Zerrendari!!

[Hegoalderako papeleta] [Iparralderako papeleta]



Kontaketa Jaia Bilbon!!
EUSKAL HERRIA LIBRE AURRERA!!
Herritarren Zerrendak jasotako bozken kontaketa jarraituko da festa giroan 20:00etatik aurrera Bilboko La Ribera merkatuan.


14 – 20

Aste Zapatista Eskoriatzan
MATXINADA ZAPATISTA AURRERA!!
Eskoriatzako Gazte Asanbladak eta Chiapasekin Elkartasunerako Euskal Plataformak antolatuta, jarduera ugariz beteriko Aste Zapatista burutuko dute Eskoriatzan herritarrei Chiapasen errealitatearen berri emateko.

informazio gehiago: [egitaraua]


16, asteazkena

Ekintza Baionan
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!!
Baionako udaletxeak euskarari egiten dion mesprezua salatzeko asmoz, Baionako EHEk kaleen izenak euskaratuko ditu.

informazio gehiago: [1]


17 – 19

Nazioarteko Jardunaldiak Urruñan
EZKERRA EUROPAREN ATARIAN: ALTERNATIBA SOZIALISTA INDARTU DEZAGUN!!
17tik 19ra bitartean Nazioarteko Jardunaldiak antolatu dituzte Urruñan herrien eta langileen europar alternatiba sozialista indartzeko Europako ezkerreko mugimendua indartuz.

informazio gehiago: [webgunea] [kartela] [albistea]


18, ostirala

Manifestazioa Bilbon
SORGINTXULO KARMELON!!
Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxearen desalojo arriskua dela-eta, manifestazioa burutuko da.

informazio gehiago: [manifestua]


19, larunbata

Martxa Ezkerraldean
EXKLUSIO SOZIAL ETA GASTU MILITARRIK EZ!!
Zenbait talde antimilitaristek antolatuta, exklusio soziala eta gastu militarren aurkako martxa erreibindikatiboa Ezkerraldean.



Festa aldarrikatzailea Bilbon
JAI ETA HERRI KULTURAREN ALDE!!
Jai eta Herri Kulturaren Aldeko Manifestuaren sinatzaileak hasi dira ekintza desberdinak antolatzen. Horien artean, “Jaiki 2004” delakoa antolatu dute Bilbon. Eguna kalejira batekin hasiko da 12:00etan, non txaranga, txistulari, koadrilla, konpartsa eta trikitilariek parte hartuko duten. Gainera, egunean zehar kontzertu ugari izango dira: Barricada, Rafa Rueda, Raimundi Amador, Las Niñas, Loquillo, Siniestro Total eta zehazteke dagoen euskal talde bat.

informazio gehiago: [1] [www.manifestua.org]



Manifestazioa Iruñean
SALBA DEZAGUN IRATI!! ITOITZ STOP!!
Itoitzeko Koordinakundeak antolatuta, manifestazioa burutuko da 18:00etan Iruñean Autobus geltokitik abiatuta.



Gazte Eguna Zizur Nagusian
GAZTERIA AURRERA!!
Gazte Eguna antolatu dute Zizur Nagusiko gazteek, herria gazteentzako aldatu ezean, eurek aldatuko dutela aldarrikatzeko.

-10:00etan, txupinazoa, sagardo eta txistorradaz lagunduta
-11:00etan, eztabaida: gazte batasuna eta komunikazioa
-12.30etan, Zintzur gaztekariaren aurkezpena, Zizurko Gazte Mugimenduaren proiektu komunikatiboa
-14.30etan, herri bazkaria 6€ren truke
-17:00etatik aurrera, tailerrak: malabareak, rokodromoa, grafittiak eta makropunteroa
-19:00etan, kalejira festa polikiroldegitik hasia

informazio gehiago: [1]



Udal Euskaldunen Eguna Azkainen
EUSKAL UDALERRIETAN EUSKARAZ!!
UEMA eta Euskal Konfederazioak antolatuta, Udal Euskaldunen Eguna antolatuko da Azkainen, Iparraldeko udaletan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

informazio gehigo: [albistea+egitaraua]



Manifestazioa Donostian
ERRAUSTEGIRIK EZ!!
Gipuzkoako Erraukestaren Aurkako Koordinadora sortu berriak deituta, manifestazioa burutuko da Donostiako kaleetan zehar Boulevard-etik abiatuta 18:00etan.

informazio gehiago: [1]



Manifestazioa Gasteizen
NON DAUDE PRESOEN ESKUBIDEAK??
Gasteizera plataformak deituta, Euskal Preso Politikoen aldeko manifestazioa burutuko da Gasteizeko Plaza Bilbaotik abiatuta 20:00etan.

informazio gehiago: [1]


19 – 20

Bizikleta-martxa
EUSKARARI BAI!! ERREPRESIORIK EZ!!
Demoek antolatuta, bizikleta-martxa egingo da Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Gipuzkoa artean euskararen presentzia zerbitzu publikoetan aldarrikatzeko eta errepresioa gaitsezteko.



Itxialdia Urbinan
AHT? BAYTA ZERA ERE!!
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako itxialdia antolatu dute Urbinan (Legutiotik hurbil). Itxialdia 13:00etan hasiko da bolatokian eta igandeko ordu berean amaituko da.

informazio gehiago: [1] [2]


20, igandea

Araba Euskaraz Bastidan
UZTA HARTU, UZTARTUAZ!!
Arabako Ikastolen aldeko jaia Bastidan.

informazio gehiago: [egitaraua] [ibilbidea] [webgunea]



Omenaldia Altzan
ONGI ETORRI FERNANDO!!
23 urte kartzelan eman ostean Fernando Arburua aske dela ospatzeko, omenaldia egingo diote Altzan egingo den ekitaldi politikoan.


25, ostirala

Kontzentrazioak Euskal Herri osoan
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

Apirileko azken ostirala dela-eta, Euskal Preso Politikoen aldeko ohiko kontzentrazioak.



UZTAILA

2 – 4

EHZ jaialdia Zuberoan
EUSKAL HERRIA ZUZENEAN!!
Aurtengoan, Euskal Herria Zuzenean!! festibal ezaguna Zuberoan egingo da azkenean, Idauze-Mendi, Ozaze-Zühara eta Mendikotan herrien artean dagoen pentze batean hain zuzen ere.

informazio gehiago: [1]
Euskal Herria Zuzenean!!



Albertia Eguna 2004
ATZO ETA GAURKO GUDARIEN ALDE!! INDEPENDENTZIA!!
Urtero bezala, ANVk, 1936ko Albertia mendiko bere militanteen borroka oroitzeko, ospakizunak antolatu ditu Arabako paraje horretan. Horrela, “amatxo”ei lore-eskaintza izango da lehenik, eta ondoren, herri bazkaria.


15 – 17

Eskola Ibiltaria Nafarroan
EUSKAL HERRIA DA GURE ESKOLA!!
Urtero bezala, Ikasle Abertzaleakek Eskola Ibiltaria antolatu du uda honetarako Orreaga eta Donibane Garazi bitartean:

-15, osteguna: Orreaga – Orbaitzeta
-16, ostirala: Orbaitzeta – Luzaide
-17, larunbata: Luzaide – Donibane Garazi


30, ostirala

Kontzentrazioak Euskal Herri osoan
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

Apirileko azken ostirala dela-eta, Euskal Preso Politikoen aldeko ohiko kontzentrazioak.



ABUZTUA




IRAILA




URRIA

3 – 5

Euskal Herriko Gizarte Foroa
GLOBALIZAZIOA, EUROPA ETA EUSKAL HERRIA
Iazko arrakastaren ostean, aurtengoan Euskal Herriko Gizarte Foroaren (EHGF) bigarren edizioa antolatu da.

informazio gehiago: [EHGFaren webgunea]


a

DEIALDIA BIDALI – ENVIAR CONVOCATORIA

izena – nombre

e-mail

URL – web

deialdia – convocatoria










A