|
Manifak sareko proiektu berria da. Askotan ibiltzen gara ez garela ziur egoten manifestazioren baten ordua edo lekua zein den, edo baita, ez garela enteratzen egongo denik ere. Honako hutsune hau saihestu nahian, webgune berri bat sortu nahi izan dugu non informazio guzti horiek biltzen saiatuko garen guztion eskutara egon daitezen. Horretarako, guztion parte hartzea guztiz beharrezkoa izango litzateke. Ekintza edo ekitaldiren baten berri izanez gero, gure helbide elektronikora (jotafuego@hotmail.com) idaztea besterik ez zenukete eta ahal bezain laster webgunean jarriko genuke. Webgunea martxan dabil jada eta zuen denon parte hartzearekin osatuko dugulakoan gaude.
|