Goizeetan, "Salgai" saioa duzue. Bertara mezuren bat bidali nahi baduzu Ainhoa eskainiz honakoa egin dezakezu: salgai@eitb.com || egaztea@eitb.com || 7505 zenbakira SALGAI (hutsunea) eta zure mezua. Arratsaldeetan, Joseina Etxeberria eta Mikel Apaolazarekin "Are Gazteago" saioa. 17:00tatik-19:00ara Ainhoa eskatzeko aukera duzu. Nola? egaztea@eitb.com || 7505 zenbakira EGAZTEA (hutsunea) eta zure mezua. Gaueetan aldiz, "Gaztematik" saioa dugu hau ere Mikel Apaolazak aurkeztua. Sar zaitez helbide honetara: http://www.eitb.com/egaztea/gaztematik/egin_eskaintza.asp eta aurrenengo lekuan Ainhoaren singlea eskaintzeko aukera agertuko zaizu. Bete datuak eta eskaini! Larunbat eta Igande arratsaldeetan Andoni-k aurkeztutako "Gunea" saioa duzue. Bertan Ainhoaren kantu bat eskatzeko: gunea@eitb.com || egaztea@eitb.com Igande goizeetan Ilaski Serrano-ren garaia da "Top Gaztea"ren errepasoan. Saio honetan ere kantuen eskaintzak egiteko aukera ematen zaio entzulegoari: egaztea@eitb.com
|
Mila esker!
|