Lehen Hezkuntzarako gelak eta eskaileren zabalera
Hona hemen Terestarren 2. solairuan dauden Lehen Hezkuntzarako gelak. Hezkuntza Ministerioak emandako aholkuen arabera, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeek ez dute beheko eta beste bi solairu baino gehiago izan behar. San Frantziskon horrela da, baina Terestarretan beheko solairua eta beste lau solairu erabiltzen dira ikasgeletarako (eta biltegia 5.ean).
Ikasgelak urdin argiaz adierazita daude. Aipatzeko diren bi ezaugarri dute: argitasuna eta neurriak. Horien leihoak berdez margotuta daude. Barne patiora jotzen duten gelek lehio bat eta erdi dute, besteek bat ez besterik, lehioa baino atea dena, 1'30 metro zabalerakoa eta ez kanpora baizik eta estalia den kanpo pasasabide bati begira dagoena. Susma daiteke gela hauetan sartuko den argitasuna nahiko urria izango dela.
Ikasgela betek izan dezakeen erabiltzaile kopuruak nola kalkulatu EOA-SEB/96 arautegian finkatzen da. Hor, 6.1.d) artikuluan, zera irakurtzen da: "pertsona bat metro koadro eta erdikorako ikasgeletan" eta, aurreragoan, "haur hezkuntzetako ikastetxeetan, okupazio dentsitatea pertsona bat bi metro koadrorako izan daiteke". Solairu honetan dauden ikasgelak ez dira haur hezkuntzarako baizik eta lehen hezkuntzarako. Ondorioz, irizpide orokarra aplikatzekoak dira. Kontuak atera eta 20 ikasle gela bakoitzerako lortuko genuke. Zergatik Gobernuak irizpide zuzena erabili ordez haur hezkuntzako ikasgeletarako aurreikusia dagoena erabili du?
Kalkulu okerra baino kalkulu tranpatia da hau. EOA-SEB/96 berak eskailerek izan behar duten zabalera kalkulatzeko arauak ere finkatzen ditu. Normala denez, gero eta okupazio handiagoa izanik, orduan eta eskalera zabalagoa behar. Hain zuzen ere, EOA-SEB/96k markatzen duen okupazioa era zuzenenan kalkulatu izan balu Gonbernuak, orduan eskailerek bi metro zabaleratik gora pasatu beharko lukete. Bi eskailera daude, horiaz markgotuuta daudenak. Bat kanpokoa denez, edozein zabaleraz eraiki daiteke. Baina bestea barneko eskailera da eta toki estu batetik pasatzen da, irudian marra batez inguratu duguna. Hor 3 metro baino ez daude eta eskailera gehi pasabidea jarri behar direnez, eskailerak ezin dira metro eta erdi baino gehiagokoak izan
Ikusten denez, ezinezkoa da hor behar den bezain zabala den eskailera bat definitzea. Zintzotasunez jokatuz, Terestarren proiektua bideraezina dela aitortzeko arrazoi nahikoa, baina "zinztitasun" hitza ez da Gobernuaren hiztegian agertzen. Ziurtasuna ez dio axola eta proiektua arautegiari egokitu ordez, datu faltsuak idazten ditu eta aurrera.
Gobernuak 20 ikasleentzako ikasgeletako eskola agindu du. Planoetan agertzen diren aforoak ikusita, ezta gela bat ere ez da haraino ailegatzen. Ondorioz, hor izango genukeen ikastetxea oso txikia izango litzateke auzoak behar duenerako. Ez dago ezta pentsatserik ere ziurtasun neurriek ezartzen dituzten aforoak gainditzea! Larrialdietarako aurreikusita dauden eskailerak aforo baterako pentsatuta daude eta hortik gora ezta bat ere.
Ziurtasunaz ari garenez, badago aipatzekoa den beste gauza bat: egun euritsuetan lehenengo eta bigarren soliaruan dauden pasabide estalitako hauek izango dira jolastokia. Estaliak badadude ere, ez dira itxi-itxiak. Hori dela eta, haurrak hor jolasten egotea arrisku bizia izango da. Dirudienez, hau ere ez da Gobernurako kezka arrazoirik.