Liburutegia

Hirugarren solairuan dago. Horren leiho bakarrak (berde iluna) zailtasunez argituko du gela osoa nahiz eta hegoaldera begira egon.

Duen sarrera bakarra 17 metroko pasabide luze bat da, leiho gabekoa. Ziurtasun neurriek diotenez pasabidearen zabalera 1,20 metroko baino gutxiagokoa ezin da izan, baino zenbait tokitan arau hori ez da betetzen. Udalak arrazoia eman zigun alegazio honetan eta konponduko zutela esan ziguten. Oraindik jakin gabe dago konpondu duten ala ez: Guraso elkarteari ez diote ezer esan.

Nahiz eta hau larria izan, ez da okerrena: 17 metro horiek gehi liburutegiko 13,5 metroak kontutan hartuz, ibilbide osoa 30,5 metrokoa da, eta EOA-SEB/96-k dionez ikastetxetan ebakuazio tokitik bi irtenbide ateratzen diren tokira ibilbidea ezin da 25 metro baino luzeagoa izan.

Sutea suertatuko balitz ziurtasun neurriak betetzen ez dituen irtenbide bat bakarrik dago. Gainera dagoen leiho bakarrak teilatura jotzen du (eta hau inklinatua da, noski). Patioa barrukoa da eta oroitu liburutegia hirugarren solairuan dagoela. Ondorioz suhiltzaileak bere eskailerekin haraino ailegatzea ia-ia ezinezkoa da.

Aurreko orrira itzuli