Gimnasioa

Urdinez koloreztaturiko aldea da. Horri gehitu behar zaio biltegia, urdin ilunez agertzen dena, 12 metro luze eta 1,5 metro baino gutxixeago zabal. Hori biltegi arraroa, ezta?

Gakoa ikastetxeen arautegian datza. Gimnasioak 200 metro karratu izan behar ditu. Hemen dagoena ez da neurrira iristen, beraz, biltegi hori erantsi (zilegi da) eta hora, 183,8 gehi 17,3, 200 metrora iristen da justu, eta bukatu arazoa, nahiz eta biltegi horrek deustarako balio ez, bertan gorde behar dena apur bat zabal baldin bada. Baina munta duena ez da ikastetxearen erabilgarritasuna, umeak San Frantziskotik ateratzea baizik.

Matematikak alde batera utzita, deigarria da gimnasioan hiru zutabe egotea, bi erdian eta hirugarrena paretari atxikita, oztopo ederra baitira egin beharreko jardueretarako. Eta badago beste oztopo bat, planoan ikusten ez dena: gimnasioa baxua da, txit baxua. Gainera, zenbait lehio baditu ere, ez du ia argi naturalik izango, lehioek patioko bazter ilunera jotzen dutelako.

San Frantziskon 218 metro karratuko gimnasioa dago, zutaberik gabe, eta askoz altuagoa dena.

Aurreko orrira itzuli