Areto
Nagusia
Ezpeleta Jauregian lehen zegoen kapera izango da Terestarren Erabilera Anitzeko gela.
(bikoizketak egiteko ere erabiliko dute). Baina, ondoan ikus dezakezuenez, badago datu harrigarria: 16 metro karratutan 32 ikasle kabitzen dira, eta Areto nagusian, 162 metrotan, 31 pertsona besterik ez. Nola liteke!!!
EOA-SEB/96-k, bere 6.1 artikuluan, dio zein diren metro bakoitzean kabitzen diren pertsona kopuruak.
Aipatutako legeak, B puntuan honela dio: "Pertsona bat sartuko da 0,50 metro koadroko(...), ikusleak eserita daudenean".
C puntuan honela dio: "Pertsona bat 1,00 metro koadroko, erabilera anitzeko aretoetan hoteletan, kongresuetarako eraikinetan, etab."
Dirudienez, gehiago egokitzen zaio areto nagusia B puntuari C puntuari baino.
Edonola ere, B puntuaren kasuan, kabitzen dira 324 pertsona, eta C puntuaren kasuan 162. Zergatik ematen digute goiko datu okerra???
Ez da okerra, tranpa baizik
EOA-SEB-k 7.2 artikuluan dioenaren arabera, bi irteera behar dira, areto horretan 100 pertsona baino gehiago kabitzen badira. Terestarretan ezin da horrelako irteerarik egin. Egia da badagoela bigarren irteera. Baina Guraso Elkartearen gelara ematen du eta ezin da bigarren irteeratzat hartu.
Nafarroako Gobernuak aipatutako problemari soluzioa aurkitu dio, eta horretarako, artikuluarekin batera datorren gehigarria erabiltzen du, bertan esaten baita: "ikasteko aretoetan sartu ahalko dira 5 pertsona metro koadroko, ikasgelak ez badira. Hala nola, laborategiak, tailerrak, soinketa gelak, marrazketa gelak, etab, "
Aipatutako gehigarriak, dirudienez, erreferentzia egiten die gela bereziei, erabilitako altzariak direla, bertan egiten den ekintza dela, edo dena dela eta, leku zabalagoa behar delako.
Hala ere, Areto Nagusiak okupazio trinkoagoa dakar berarekin. Baina Gobernuak, horrela, beste irteera bat egitearen beharrari muzin egiten dio. Ez dago beste arrazoirik.
Gobernuak egindako legeak Udalak onartu behar
dituzten proiektuetan agertzen dira. Nola geratuko dira proiektu
horiek gutxienezko baldintzak bete gabe, UPN baldin badago
Gobernuan eta Udalean aldi berean?
Eskuin aldean agertzen zaizue "Errealitate Birtuala", Nafar Gobernuak Hezkuntza Batzordeari aurkeztu ziona Parlamentuan. Bertan ikus dezakezuenez, 31 pertsona baino gehiago kabituko lirateke ikusleen eserlekuetan. Ondorioz, 2 irteera beharko lirateke. Baina Gobernuari ziurtasuna bost axola.
Eta, zer esanik ez, argitasunari bagagozkio. Gobernuak aurkeztutako errealitate birtualeko irudi honen arabera arazorik ez: eguzkia muturreraino baina eguzkia, nola sartuko da leihoak ipar-mendebaldera begira badaude?
Esateko da San Frantzisko eskolan gaur egun dagoen Areto Nagusiaren kapazitatea: 254 eserleku ditu, eta hustu behar balitz, problemarik bat ere ez.