Barne patiora jotzen duten ikasgelak

San Frantsizkon Haur Hezkuntzako ikasgela guztiak beheko oinean daude, baina Terestarretan, barnean paretak dituztenak kenduta, gainerakoak lehen oinean daude, Hezkuntza Ministerioak ikastetxeak egiteko emandako aholkuen aurka doana. Beste diferentzia garrantzitsu bat: San Frantsizkon ikasgela guztiek kanpora jotzen dute; Terestarretan, berriz, badaude batzuk barne patiora jotzen dutenak, eta patio hori, alde zaharretako eraikinetan gertatu ohi denez, txikia da.

Eta hain da txikia ezen, bi ikasgeletarako hiru lehio baino ezdago (hori kolorez adierazita agertzen direnak). Alegia, ikasgelako, lehio bat eta erdia ateratzen da!

Goiko oinetan gauza bera gertatzen da, baina lehen oinean oraindik larriagoa da, gero eta beherago orduan eta ilunago geratzen delako. Ezkerrekoari erreparatzen badiogu ikusiko dugu ez dela zentraturik gelditzen. Beraz, ikasgelako zenbait aldetan ez da inoiz argi naturalik sartuko. Erabiltzaileek, sei urtetik beherako umeek eta haien irakasleek bost ordu baino gehiago eman beharko dute hor egunero. Nolako tristura!

Ikus ditzagun Terestarrenetako pasiloak ere: 1,5 metro baino hestuagoak, leihorik ez dutela, luzeak eta bi aldeetan ikasgelak dituztela. San Frantziskon 4 metro baino zabalagoak dira beheko oinean eta lehenean, eta 1,5 metrokoak bigarrenean. Eta denek dauzkate alde batean barneko patio zabalera jotzen duten leiho zabalak.

Ikusi ahal denez, Gobernuak 20 ikaslerendako ikasgelak agindu bazituen ere, segurtasunaren gaineko txosteneko neurrietan eduki txikiagoa isladatzen da. Segurtasun neurriak gela guztien okupazioaren arabera dimentsionatzen direnez, garbi dago ezin dela baimendu ikasle kopuru bat zera baino handiagoa, segurtasun txostenean adierazitakoa ken bat, irakaslea ere hartu behar baitugu kontuan.

Aurreko orrialdera itzuli