i k u s i  Z a r a u t z 
Productos audiovisuales para el consumidor y el empresario al MEJOR PRECIO

Kate sare berriak

Teledonosti

Teledonosti El Correo komunikazio taldearen telebista bat da, hau da UNE elkartekoa. Bilboko taldeak, orokorrean programazio berdina eskeintzen dituen telebista kateak sortu ditu egunkari bat duen herrialde bakoitzean. Adibidez, Euskal Herrian, Bizkaian eta Araban El Correo saltzen denez, Bilbovision eta Alava 7 TV sortu ditu herrialde horietan. Estatuan berriz, ABC, Hoy, edo Ideal egunkarien jabe denez, Onda 6, Telefrontera, edo Costa del Sol TV ditu.

 

Kate hau sakonki aztertuta, Estatu osoarentzat eskeinitako programazioa duela ikusi daiteke, "Latidos del Corazón", "Tu cine" edo "Código rojo" bezalako emankizunekin.

Herri izaera bat izateko, egunero albistegiak eta magazinak eskeintzen ditu ere.

 

http://www.teledonosti.tv

teledonosti@teledonosti.tv

 

Localia TV Gipuzkoa

Localia, Prisa talde espainiarrak, Pretesa entrepresaren eskutik, Estatu osoari begira sortu duen telebista sarea da.

Gipuzkoan Localiak bi kate ditu, Donostian eta Irunen, eta etorkizunean Estatu osoko 30000 biztanleetik gora dituen herri guztietan horrelako kate bat sortzeko asmoa dute.

 

Teledonosti-ren antzera, Localia TV Gipuzkoa kateak ere, herri izaera lortzeko, egunero albistegiak (gauekoak euskaraz) eta magazinak eskeintzen ditu.

 

http://www.localiagipuzkoa.com

localia@localiagipuzkoa.com

Beste talde batzuk Euskal Herrian:

Local Media (Televitoria eta Telebilbao).

Antena 3-ren taldekideak (Canal 6 Nafarroa).

 

Orrialde nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zarautz Agenda atariak bultzatutako atari berezia, 2002.