i k u s i Z a r a u t z |
Cabledis
Cabledis, 1988ko urriaren 26an osatu zen, Euskal Herriko eta Estatuko lehen kable sarea izan zen, eta lehen egunetik, Europear Batasuneko edo Amerikako Estatu Batuetako kable sareen maila eskeini zuen. Cabledis, Euskal Herriko erakunde eta entrepresek sortu zuten: Iberdrola, Ikusi, El Diario Vasco, Iberconta, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Zarauzko Udala, hain zuzen ere.
Cabledis Euskal Herriko, Estatuko, eta Europear Batasuneko kable telebistaren historiaren zati da, hain zuzen ere, Euskaltelek sarea erosi aurretik, Bruselan kokatutako ECCA-ren (European Cable Communications Association) zuzendaritza batzordeko kide, AESDICA-ren (Asociación Española de Servicios Distribuidos por Cable) sortzaileetako eta lehendakariorde, eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Telekomunikabideetako cluster-aren jarraipen batzordeko partaide izan da. Gainera, Kableari buruzko legean eta Europear Batasuneko hainbat zuzendaritza garapen legislatiboetan parte hartu du.
Euskaltelek Cabledis bereganatu baino lehenago, honek 40 kilometro kable ipini zituen herrian, eta milioi bat euro inbertitu zituen.
Gaur egun, Cabledis sareak Euskaltelen edukina eskeintzen du.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zarautz Agenda atariak bultzatutako atari berezia, 2002.