i k u s i  Z a r a u t z 
Productos audiovisuales para el consumidor y el empresario al MEJOR PRECIO

Aurkezpena

Zarauzko herria, etengabe hazten ari den Gipuzkoako itsasertzeko herria da, Donostiatik hogei kilometroetara. Gaur egun hogeita bi mila biztanle ditu, eta eskualdean biztanleria ia hirukoizten da.

 

Webgune hau ikusentzunezko herriko eskeintzari erantzun eta bertako industria sustatzea du helburu. Bi herri telebista kate ditu Zarautzek, eta Euskal Herriko eta Estatuko lehen kable sareaz gozatu zuen. Horrela beraz, ezin ezkutatu daiteke, ikusentzunezkoek gure herrian duten garrantzia.

Zarauzko hedabide guztiak:

Aldizkariak:

Urteetan zear "Zarautz" udal informazio aldizkaria etxeetan banatu izan zen. Udalak ZTB erosterakoan desagertu egin zen. Desagertua dago ere, "Zarautz gaur", Zarauzko lehen egunkari independientea bezala ezagutua, eta baita ere, "Bina bina", herriko talde batek ateratako aldizkari elebiduna. Azkenengo aldizkari honek "Txaparro" aldizkariari utzi zion tokia, gaur egun etxe guztietan banatzen zen aldizkari euskalduna.

Alderdi eta elkarteek ere zenbait aldizkari atera izan dituzte, hala nola, EAJ-PNV-ren "Alderdia Zarautzen".

 

Irratia:

Zarautzen izan den irrati kate bakarra, laurogeigarren hamarkadan, irrati libreen sukarrarekin sortutako Arraio irratia izan da. Gaur egun, nahiz eta biztanle kopuru garaia izan, ez dago irrati igorlerik.

 

Telebista:

Bi telebista kate daude Zarautzen, bata pribatua eta bestea Udalaren laguntzarekin, eta kable operatzaile pribatu bat. Dagokion sailean ondo azaltzen da alor hau.

 

Internet:

Herriko lehen ataria Zarautz.com izan da, SIZ, herriko informatika denda batek sortua. Geroago Zarautz Agenda, orrialde honen egilea, eta Alaplaya.com sortu ziren.

 

Orrialde nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zarautz Agenda atariak bultzatutako atari berezia, 2002.