LURRA
Barnetik ateratzen da salaketa
mundu honen jokaeren aurka
Lurra zapaltzea, itotzea,
diruak sortutako erokeria
Noren gainetik?


"Lurra entzunzazu nire ahotsa
mendera ezazu gizonaren oinazea
Lurra, zure duzu nire indarra
hartzazu barne, egin dezagun borroka
Noren gainetik"


Noiz egingo du lurrak eztanda
mehatxua horrela jarraitzekotan
Non egongo da bere indarren muga
Horren zain egon beharko gara.

"..."

Gizonak egindako akatsak dira
Orain guk konpontzeko ditugunak
lortuko al dugu geure helburua
Gogor saiatuz bai, beti aurrera.


"..."
<...>
PATU LATZA
Goiza gaurkoan gris esnatu da
ta jada faltan daukat indarra
ezinezkoa zait burutik kentzea
zeure hutsunea, zeure aldentzea

"Latza da patua, krudela bizitza
baina itxaropena ez dugu galduko
zurekin gaudela senti ezazu barnean
hemen dituzu betirako lagunak "


Inoiz ez ahastu zugan gaituzula
ez inoiz izutu ta ez ahaztu iragandakoa
iragandakoa...

Beldurraren oihuak berriz gortzen nau
zugabe nora joan ez dakit gaur, ez!
Inoiz horrela sentitzekotan, sutan!
gogora itzazu lagunak, beti zugan.

"..."
GURE MENDEKUA
Kalean zehar biraka henbilen
inoiz ez zenion inori kalterik egin
zerri, ziztrin, zantar
Haien eskuak zure ahotsa ito zuten
Zerri, ziztrin, zantarrenak (x3)

"Euriak zure gorputz hila bustitzen zuen
zerriak hilketa horrek arrazoirik ahal zuen?
Gure zeregin bakarra, haien odola isurtzea
Kaleen artean dator...
Gure mendekua!!!! "

Barnean daukagu zure arima
geure joera gidatzen
barne gorroto eten ezin hau
hasi gaitu kixkaltzen

"..."
ASKATASUN BIDEA
Oihartzun galdua enparantza batean
ezin inor ikusi nire inguruan
begiak galduta, hiriaren taupada
Bakardadeak emana askatasuna, askatasuna!!!

Gauak mundu basatia eraldatuta
orain dakusat nire baitan dagoena
eguneroko oihu latz amaigabea
handik irtetzeko jozak aurrera

"Une labur batez libre sentitu
hiri erraldoiak ezin nau zapaldu
nigan sentitzen dut bero gartsua
sentitu ezazu zure barnean"

Zure barnean !! (x3)

Inguratzen nauten sentimen hauek
denbora luzean euki ditut gorde
heldu zaizu txanda, hasi pentsatzen
oihu ezazu, izan zaitez libre, izan zaitez libre, izan zaitez !!!!

"..."