kriskitin Dantza Taldea.

KRISKITIN DANTZA TALDEAREN HISTORIA.

Kriskitin dantza taldea 86. urtean hasi ginen antolatzen Durangoko Euskal Jaien mendeurrenean, hain zuzen ere. Orduko hartan, TRONPERRI ZAHARRA izenez plazaratu ginen, izan ere, partaiderik gehienok lehengo Tronperri dantza taldekoak baikinen.


Hurrengo urtean, 87an , KRISKITIN izenaz kaleratzen gara, gure lehen saioa Durangon berton eskainiz, maiatzean. Lehen-lehen unetik gure taldeak ikuskizun arin, atsegin eta deigarriak montatzeko bideari ekin zion, bertan; dantza, musika, bertsoak eta abestiak tartekatuz, beti ere, ikuslegoa dantzara hurbiltzeko asmo eta helburuz.




Sarobe Aurreskulari

Bide horri jarraituz montatu genuen lehen ikuskizunari BERRASI izena jarri genion, hots; berriro hasi, honi MUNTXARAZ izenekoak jarraitu zion eta oraintxu arte martxan izan dugun "KRISKITIN HOTSA" deritzona izan zen hirugarrena.Aurten aldiz, "AMILLANPETIK" ikuskizuna jarri dugu martxan eta Euskal Herrian ezeze, Frantzian eta Galizian ere erakutsi dugu.

 

Hasiera hasieratik hainbat neska-mutilek hartu du parte KRISKITINen, guztira 135 dantzari eta 43 musikari pasatu direlarik, hauetariko 69 dantzari eta 15 musikari gaur egun ere aktiboan egonik. Honez gain, beste 10 bat lagun ditugu montaiak, erropak, eta gainontzeko lanak burutzeko, guztion buru gure zuzendari dugun KETXUS URIARTEk egiten duelarik.

 

Kriskitin dantza taldeak beste zenbait kolektiboren laguntza izan du momentu puntualetan, Galdakaoko Andra Mari taldearena, Berrizko dantza taldearena, Gau-txoriak koralarena eta baita Herri-Maite taldeko soinujoleena ere.


Urte hauetan zehar dantza ikastaroak ere antolatu ditugu, plaza dantzak irakasteko batez ere, berauetan 600 lagunetik gora izan direlarik. Era berean 95.urtean EZTEGUA AINTZINAKO ERARA antolatu genuen "Anbotoko Hauspoak" trikitilari taldearen eta "Astarloa" elkartearekin batera, hurrengo urtean ERROMERIA antolatu genuen Tabiran, Durangon lanean ari diren etxe-erregionalekin batera.


Eta horrela ia konturatu ere egin gabe, heldu ginen gure 10 Urteurrenera, eta guretzat handiak diren egun hauetan, ezin ahaztu gure lehen zuzendaria izan zen PEDRO MARI ANDREU durangarra eta folklore munduan hain ospetsuak diren JUAN ANTONIO URBELTZ donostiarra eta IÑAKI IRIGOIEN bilbotarra, guretzat ispilu eta eredu izan direnak inolako zalantza barik. Hiru gizon handi hauei merezitako omenaldia egin genien joan den urteko ekainean.

San Miguel Deunaren

Gaur egun dugun proiekturik aipagarriena aurtengo maiatzean Matienan estreinaturiko "AMILLANPETIK" izeneko ikuskizuna da, berau eskaintzen iadanik hainbat tokitan izan gara, hala nola; Mallabian, Amurrion, Bilbon, Galiziako Porriño herrian eta Frantziako Olorongo Nazioarteko Jaialdian eta Saint Palais sur Mer herrian, Legution, Areatzan eta udako dantza-bidaiari amaiera emateko Durangoko San Agustin aretoan izango gara

Kriskitin dantza taldea.



kriskitin® Dantza Taldeko Erdiko Orrialdera

Erdiko Orrialdea. Euskarako Berzinoa


"Kriskitin Dantza Taldea"kriskitin®'ko argitarapen bat da.
Argazkietan agertzen diren gizon eta emakumeak Kriskitin taldekoak dira.
Copyright© 1998.