Auñamendi-Pirinioak. Vinhamalha-ko mendigunea. Gavarnie (Ossoue-ko bailara). Pico de Tapou (3.150 m) - Gavarnie |
Asteburua, |
Pico de Tapou gaina, |
Mendigune honen ezaugarri berezietako bat duen egitura da, barnean dituen mendiek OSSOUE HORMAGUNEaren inguruan zirko bat osatzen baitute. Iparraldean bi ibai arro ageri dira: GABE DE GAUBE deritzana, CAUTERETS aldera doana eta GAVE DE OSSOUE delakoa, GAVE DE GAVARNIE arroarekin bat egiten duena. Hego isurialdean ARA ibaia dago, aurrerago CINCAn ibairatuko dena hain zuzen. Neurri txikietako gunea izan arren, mendigune honek hirumila metro gaineko 3 tontor nagusi eta bigarren mailako sei tontor gehiago ditu; euren artean PICO DE TAPOU izeneko mendia dugu, Grand Tapou izenekoa hain zuzen, eta bertara igotzen saiatuko gara gaurko ibilaldian. Ossoue-ko hormagunea, zabalera kontuan harturik, Pirinioetako bigarren hormagunerik handiena dugu (handiena Anetorena baita), eta atzeraldi handia pairatu arren, bere fisonomia alpearra ukiturik gabe mantentzen dituen bakarra da. Tapou gainaren igoera Ekialdeko isuraldetik egingo dugu, 1.350 m-ko igoera gainditu behar izango dugularik. Igoeran zelaiak, mazelak, malkarrak, harritzak eta elurtegiak zeharkatuko ditugu, GAVARNIE-KO ZIRKOAri (Perdido Mendia, Taillon gaina, Astazou gainak) ETA PIC DELS POSETS edo LLARDANAri begira emandako bista ezin hobeaz hornituta; gainean bertan CERBILLONERA-MONTFERRAT eta COMACHIVOSA edo VINHAMALHA (Grand Vignemale) gandorretako ikuspegi zabala izango dugu. Tapou gainerantz egindako igoera klasikotzat batez ere negu eta bedatzean jo genezake, eskiz igotako mendirik igoenetako bat baita. Sarbidea, Ossoue bailara, Auñamendian marmotak gehien zabaldu diren guneetako bat da. OSSOUE BAILARA. MILLAS ETXOLAREN INGURUAK (1.720 m). IM-ko norabidean, Tapou-ren uholdearen sakan handia eskuinean utziz, eta OSSOUE-KO URTEGIAren begiradaren gainetik, irtenune malkartsu batzuetatik eskalada eginez igoko gara. Harritza nekagarri batetik igoz, PETIT TAPOU gaina inguratu eta (baldin badago) lehendabiziko elurtegiraino iritsiko gara. Hortik aurrera eskuinerantz egiten duen horzkada batetik igoko eta MILIEU mendia ezkerrean utziz, beste harritza edo elurtegi handi batetik igaroko gara. Era honetan, gailurreria garamatzan korridore ibili eta igoko gara. Lepoan gaudela, ezkerrerantz jotzen badugu, minutu gutxietan PICO MILIEU (3.130 m) gainera iritsiko gara eta eskuineko ertza hartuz gero, 1. graduko trepada txiki bat eginez PICO DE TAPOU (3.150 m) gaineraino iritsiko gara. Tontorretik, eta gandorretik jarraituz, Montferrat tontorrarekin bat egingo genuke: 3. graduko gune zail samarrak eta desegindako harria bertan. Ondoren CERBILLONERA (edo Cervillona) gaina dator eta gibelean LA COMACHIVOSA edo VINHAMALHA (Vignemale) mendia. Baina guk gure ibilbidea amaitu dugu eta igo garen bide beretik jaitsiko gara. Hirumilako tontor nekagarri eta gogorra delako, parte hartzaileek soilik Monferrateko aintziretaraino iristea, edo bestela Petit Tapou tontorrera igotzea ere kontuan har dezakete. |
Kartografia |
|
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
![]() |
© Copyright Ostadar M. T. Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|