HISTORIA LABURRA

 

 

Batzorde honen historia ez da oso luzea izenburuak esaten duen bezala. Lan talde hau duela 3 urte sortu zen Bai Euskarari kanpainarekin batera. 

Batzorde hau sortu zen zeren ikastolan, batipat, euskara gehiago mintzatzeko.

Euskera bizitzeko ahalegin honetan, urtero bezala, ikastolako partaide guztiengana iristen saiatu gara: ikasleak, gurasoak eta ikastolako langileak.

 Gurasoentzat euskarako eskolak antolatu dira, eta guraso talde bat egunero aritu da euskara ikasten. Bestalde, Zurriberrin irakurri ahal zenutenez, MINTZALAGUNA ekimena hasi berria da, era arrakastatsuan gainera. 

Irakasleek eta idazkaritzako langileek, euren euskara gaitasuna habetzeko, sakontze ikastaroak egin dituzte. Hurrengo ikasturteetan ere jarraitzekoak dira.

 Ikasleekin Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, “Euskaraz Bizi”ko kanpainak egin dira.LHn egindako azkena kirolen inguruan izan da, jolas-garaietan eta kirola egitean euskara erabil dezaten. Hori dela eta, Lhko ikasleekin izan ziren Jauregi eta Aranburu Realeko jokalariak. Eta aipatzekoa da azkenik, DBHko ikasleek Euskara Batzordean egindako lana.

 DBH-ko EUSKERA BATZORDEA

 Aurtengo ikasturtean Zurriola ikastolako Euskara Batzordeko kideok ekintza ugari egin dugu. Ekintza hauek Euskara Elkarteko kideekin batera atera ditugu aurrera, irakasle eta guraso batzuen laguntzarekin.

Hona hemen garrantzitsuenak:

·        Kartelak: ikastola girotu eta apaintzeko.

·        “Euskara eguna”:HH eta LH ko ikasleekin jolasak antolatu genituen.

·        Gabon kanten lehiaketa LH eta DBH-ko ikasleen artean.

·        San Balentin eskutitz eta olerkien erakusketa.

·        Kirol-hiztegia euskaraz LHko kirolen kanpainarako kirol-hiztegi eta esamoldeen prestaketa.

·        Anagrama lehiaketa: Batzordearen anagrama edukitzeko.

·        Ikastolaren egonean antolatzaileei laguntza eman genien haurren jolasen zaintza, buruhandiak,... 

·        Liburutegia: dakizuenez proiektu hau martxan dago. Gure asmoa guretzat irakurtzeko egokiak diren liburuz hornitzea da,eta honetarako zuen laguntza ezinbestekoa dugu.

·        Kamisetak: gure anagrama daraman kamisetak salgai jarriko ditugu. 

 

ATZERA