IKABIL

 

 

   

 

1998.an DBH 2ko ikasleak Lekeitioko ikastolako beste lagun batzuekin trukaketa egin zuten. Ezagutzeko Aia herrian elkartu ziren eguna pasatzeko eta horrela bikoteak osatu zituzten. Lehenengo Lekeitiokoak Donostiara etorri ziren Aste Santuko oporren aurretik hiru egun pasatzera. Egun horietan Urgul mendira, Aquariumera, Alde Zaharrera, Ulia mendira, Usurbilera ibilaldia eta beste zenbait ekintza egin zituzten. Ondoren , Aste Santuko oporren ostean, Donostiakoak Lekeitiora joan ziren beste hiru egun pasatzera. Han Talaia mendira, bertako ikastola ezagutzera, etab. joan ziren. 

Denbora librean ikasleek Donostia eta Lekeitio ezagutzeko aukera izan zuten, beste taldekideen familiak ezagutuz. 

Ikasleekin batera Lekeitioko bi irakasle eta Zurriola Ikastolako Patxi Sarriegi eta Miren Alustiza irakasleak ibili ziren.