Zergatik Ibarretxeren alde?
Euskal Herriak bakea behar du, eta ez arazoa helburu politikoetarako erabiltzen duten sasipolitikariak.

Juan Jose Ibarretxe, Euskadiko Lehendakari laudiotarra, 1998. urtean heldu zen Ajuria-Eneara. Hilabete batzuk lehenago bere alderdiak, Eusko Alderdi Jeltzalea, eta beste alderdi, langile elkarte eta herri ekimenek Lizarra-Garazi akordioa sinatu zuten Nafarroako Lizarra herrian. Akordio honen bidez bakearen aldeko pausu ikaragarria eman zen. ETA-ren su-etena-rekin eta alderdien batasunarekin Euskal Herriaren etorkizuna idazten hasi zen. Hain egoera oparoak nazioaren batasuna puskatu zezakeela eta, Alderdi Herrikoiak eta Alderdi Sozialistak bat egin zuten akordioaren aurka egiteko. Lizarratik zetozen edozer zapuzteko prest zeuden, eta horrela egin zuten: dagoeneko aurkakoa ez zen ETA, Eusko Alderdi Jeltzalea baizik.

Eusko Alderdi Jeltzaleak 20 urte baino gehiago daramatza Euskadi aurrera eramaten. Gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoa Espainiako autonomi erkidegorik aurrerenetarikoa da, Bizkaiako industri krisialdi sakona bikain eraman du aurrera, euskaldunek Estatuko soldatarik handienak jasotzen dituzte, bertako hiritarrek Espainiako bizi kalitate handienaz gozatzen dute, eta Espainiar Estatuko herririk seguruena da.

Gaur egun Ibarretxe Lehendakariak darama herri oparo hau, eta baita ondo eraman ere. Irabaziz hornitutako aurrekontuak adibide bat baino ez dira.
Arrazoirik ba al da Ibarretxeren dimisioa eskatzeko? Alderdi espainiarzaleen ustez Juan Jose Ibarretxe ez da euskadun guztien Lehendakaria, eta espainiar abertzaleak alde batera uzten dituela salatzen du. Argi dago hau gezurra galanta dela. Euskal Herriak betidanik jaso ditu edonolako herrietatik datozen etorkinak. Euskadi herri ugarietako langileek eraiki dute, eta hauekiko errespetua argi adierazi du beti gure Lehendakariak. Euskal Herrian inok ez dizkio inorri galdetzen bere arbasoen jatorria, eta hiritarrekiko zerbitzu eta politikak denentzako berdinak dira.
Aspaldi honetan, alderdi espainiarzaleek etorkinak aztoratzeari ekin diote: Euskadi Kosovori begira dagoela eta abar.
Hau dena gezurretan oinarritutako politika baino ez da, Ibarretxe bota eta Lehendakaritza lortzeko. Alderdi Herrikoiaren autismo politikoak ez dio mesederik egiten bake prozesuari; ez du inorrekin hitzegin nahi, eta poterea baino ez du helburu.
Juan Jose Ibarretxek bakearen alde lan egiteko borondatea argi erakutsi duelako, eta bere aurkako erasoek oinarririk ez dutelako, IBARRETXE AURRERA !!!
 

Zergatik Ibarretxeren alde ? / Ibarretxe komunikabideetan / Argazki bilduma
Esteka interesgarriak / Bisita liburua / Espainiarzaleen aukerak
> Orrialde Nagusia <