Euskara unibertsitatean  | hasiera | orrialde honen asmoak | iturria |

Orrialde honen asmoak

Euskara da gure altxor handiena. Ez dugu beste inongo monumentu edo kultur ekimenik euskararen balioa berdindu dezaketenik: ez lege zaharrak edo foruak, ez ohitura zaharrak, ezta mitologia. Guzti horiek antzuak eta arrotzak izango lirateke euskararik gabe. Europako txoko honetan historikoki hizkuntz ugari hitzegin izan dira, baina euskara da gaur egun harte mantendu den bakarra, erromantziera edo arabiera dagoeneko desagertu baitira. Gaztelera edo frantsesera beharrezkoak eta jakin beharrekoak direla ez du inork eztabaidan jartzen, baina gure izaera eta kultura zaharra hobekien isladatzen duena euskara da, nafar hizkutnza zaharra.

Euskarazko irakaskuntza jasaten ari den gorakada historikoak unibertsitatean ere erantzuna izan behar du. Ikasle euskaldun ugari unibertsitate erdaldunetan amaitzen dute, hauek etorkizuneko erronka berrirako prestatu ez daudelako. XXI. mendean euskal herri guztietako irakaskuntza garaiko zentruek hizkuntza zaharraren aldeko apostua hartu beharko luteke: globalizaketan sartu aurretik gure herriko kulturari ondo eutsi behar diogu. Unibertsitate ugariek euskararen bazterketa edo ezikusiarena egiteari utzi behar diote. Ez da txantxetan edo politikan aritzeko garaia. Gure kulturak eta hizkuntzak larriki behar gaitu etorkizunera osasun onez ailegatzeko.

Ez da gure asmoa, inondik ere, euskara beste hizkuntzen aurka jaurtikitzea. Euskal herrialdeetan erabiltzen diren hizkuntza oro defendatzen ditugu, eta eleaniztasunaren balioak dire gure ipar-orratza. Euskarak mundu globalizatuan gure izaera azaltzeko balio du, eta espainiera edo frantseserak ondoko herrialdeetara hurbiltzen gaitu, bai estatuan zein munduan sintonia ederrean.
Euskarak gure unibertsitateetan aurkezten duen egoera gizarteratzeko osatu dugu Zarautz Agenda atarikook orrialde berezi hau, bai gure bisitari zarauztarrentzat zein kanpotarrentzat.

Euskal Herriko unibertsitatea, Leioa (Bizkaia).

Euskalbanner
Euskalbanner

| orrialde nagusia |
2001