Euskara unibertsitatean  | hasiera | orrialde honen asmoak | iturria |

Hizkuntza murriztuekiko aurreiritziak

Juan Carlos Moreno Cabrerak hizkuntzekiko aurreritziak azaltzen dituen liburu bat idatzi du.  Hauek dira horietako batzuk:

· Hizkuntza batzuk besteak baino aurreratuako daude:
Hau gezurra da. Kristo aurreko lehen milurteko hizkuntzak gaur egunekoen antzekoak dira, eta herrialde horiek askoz zaharkituak zeudela ez dago zalantzarik. Ez da gaurko kulturan erabiltzen dugun hizkuntza zaharragorik aurkitu.

· Hizkuntza erabilgarriak eta erabilezinak daude:
Ez da egia. Hizkuntza baten erabilgarritasuna gizarteak ematen dio. Ekonomia, gizartea, eta politika alorrek erabiltzen dutelako da garrantzitsua ingelera, ez gramatikoki erabilgarriagoa delako.  Gizarteak baldintzatzen du hizkuntza baten erabilgarritasuna.

· Hizkuntza batek hizlari gutxi baditu, gaur egun erabiltzeko oso zaharra delako da.
Oker dago. Kultura eta hizkuntzen desagertzea politika eta ekonomia globalizaketaren ondorioa da, eta ez hizkuntza erabiltzen duten kopuruarena.

· Eleaniztasunak nahasmena eta zorigaitza baino ez du ekartzen.
Gezur borobila. Eleaniztasunak elkartasuna eta lagun urkoarekiko ulermena sortarazten du. Batez ere hizkuntz arrokeria uxatzeko baliagarria da.

· Hizkuntza errezak eta zailak daude.
Ez da inondik ere egia. Hizkuntza bat ikasteko zailtasun maila lehendik jakiten den hizkuntzaren arabera dago. Adibidez, portugaldar batentzat errezagoa izango da gaztelera ikastea germaniar batentzat baino, eta honentzat errezagoa izango da herbeherearra ikastea portugaldar batentzat baino.

· Ama hizkuntza beti bakarra da.
Txarto dago. Gizaseme batek bi hizkuntza baino gehiago izan ditzazke ama hizkuntza bezala.

Nafarroako unibertsitatea, Iruņea.

Euskalbanner
Euskalbanner

| orrialde nagusia |
2001