kantak

 

 

 

 

 

 


EUSKARAZ ETA KITTO
Lin Ton Taun, X. Amuriza

Herri baten izate maila,
gorpu batentzako bihotza,
nortasun agiri dugu hizkuntza.

Euskeraren zapalkuntzak
behar du norbaiten laguntza
guztion artean aurrera bultza.

Zertarako dek gehio?
Euskeraz eta kitto!!
Zertarako dek gehio?
Euskeraz eta kitto!!

Espainiar edo frantsesak gu ez gera,
harro esan goizetik gauera.
Noizko bildu Euskaldun guztiok batera?

Gaurko egoera hauxe xelebrea da beraz.
Harritzen naiz guraso askoren joeraz.
Kalean gora Euskadi, etxean erderaz.

Hizkuntzak asko dira mundu zabalean,
bat behintzat gorde dezagun modu apalean,
amak erakutsia bere magalean.



Azken agurra
LIN TON TAUN


Kalean barrena
euritan galdua.
Bizitzaren ametsa
erabat zapuztua.

Kalean barrena
euritan galdua.
Bizitzaren ametsa
erabat zapuztua.

Burua gora doakit eta
NORA NOA, NORA NOA??
Neure barrenengo zoramana
HAUNDIAGOA HAUNDIAGOA.
Euriaren basamortuetan
dena da galdua, erabat GALDUA.
Bizitzaren azken unea
hurreratzen doa, HURRERATZEN DOA......

BENTARA NOA
(Herrikoia)


Bentara noa
bentatik nator
bentan da nere gogoa
bentako arrosa krabelinetan
hartu dut amodioa

Ez dakit zer dan neure maitea
ene aspaldiko bizia
gurina sutan oi dan bezala
urtu zait gorputz guzia.


MADDALEN
Joseba Tapia

Zutaz oroitzen naiz
nere Maddalen
etxetik urrun nabil
maite zaitudan arren.

Festa bakar hartan
azaldu zinen
dena esango dizut
maite zaitudan arren.


ILUNTZEAR DIHOANEAN
J.C.Perez

Iluntzear Dihoanean
Kabo Matxitxakok, iluntzear dihoanean
keinuak egiten dizkio Mendebalde gorriari...
Mendebalde gorriari...

Ekialdeko horitasunaz ohartzeke bere kaosaz
Bere hiri eta zelaietako iluntzeaz
Bere liburu Saintuetan idatzitako bakeaz
...ohartu egin gabe ere...
...ohartu egin gabe ere...
...eguzkiak, egunero, izpi batzuk gorde
izpi batzuk gordetzen bait ditu
Bir Bou Rebka estazioko adreilu zurietan
Adreilu zurietan.

Aizak! ...esaidak munduarekiko
nere istorio hau, atsegina al dukan...

"ez zik esan polita ez dela" azpi kantatzen
Sakabiren 'Larriñaga-Guerrini'arekin
eta gero atseden bat hartzen duenean."


BAGARE
Herrikoia


Araban bagare
Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara

Baita ere, Lapurdi 'ta Nafarran.

Guziok gara eskualdun
guziok anaiak gara
Nahiz eta hitz ezberdinez
Bat bera dugu hizkera.

Bagare, bagera
Bagire, bagara
Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.


HAURRAK
IKAS ZAZUE
(herrikoia)

Haurrak ikas zazue,
Eskuaraz mintzatzen,
ongi pilotan eta,
oneski dantzatzen.
(bis)

Aide ttun ttiki ttun
aide ttun aide....

Gure kantu zaharrak,
kontserba ditzagun,
aide politagorik,
ez da sortu nehun,
(bis)

Aide ttun ttiki ttun
aide ttun aide.....


TXURIKO
Txomin Artola

Gu gazte giñadela txalupa guziak
zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean
begi erne, abilla, ez zen zaunkaria
ihes zihoan arraia harrapatzailea

Seme esango dizut nola gertatzen zen
puñittutako arraia, suelto batzuetan
legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen
'ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan.

Lana horren saria 'txakurraren partia'
deitzen genuen guziok, ongi merezia
maitea-maitea zen txakur ehiztaria
txalupa betetzen zuen anima gabeak.

Unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zen gure Txuriko
uhin izugarriak ez zuen izutuko
arraia utzi baino, lehenago itoko.

Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zen Txuriko
baga haundi artean, ehiza ez utziko
legatz haundi batekin ito zen betiko.


JOSEPA ANTONI
herrikoia

Josep Antoni, kolore gorri
kapitan baten alaba,
aitak doterik emon ez arren
bilatuko deu senarra.

Astelenean ezkondu eta,
martitzenean basora,
eguastenean orbela batu,
eguenean etxera.
Bariekuan bendeja presteu
zapatuan be plazara,
domekan bere apaindu eta
hamarretako mezara.


AITORMENA
Hertzainak

Ez dira betiko garai onenak,
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza,
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian,
ta orain ezin eutsi izan gi
ñana,
rutinaren morroiak bihurtu gara,
laztana, lehen baino lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta,
ohartu gabe heldu gara mugara,
mundua jausi zaigu gainera,
maitia, lehen baino lehen aska gaitezan.
Ez dakigu non dagoen hoberena,
bila dezagun beste lekuetan.

Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrik esan eta,
zaude ziur, ezin izango zaitudala ahaztu inoiz;
aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,
baina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezan.


EUSKAL EUSKALDUNAREN BALADA (Oskorri)

Ikusten duzu karrikan
Euskara doa korrikan
Ez nabil ni bakarrikan
Gure kultura ondoa dago
Haritz nobleko barrikan
Bero naiz ni negu gorritan
Hizkuntzak ez du harrikan
Oskorrik ez du gorrikan
Ez eman guri harrikan
Entzuten duzu alboka
Hantxe naiz ni ukondora
Enziklopediak erosten ditut
Binaka eta plazoka
Gustatzen zait letra azopa
Erdarari erasoka
Aizkora zuzen jasota
Apurtuko dut nik soka

Ez da beltza bai nabarra
Ile luzeko kalparra
Mingaina elebakarra
Euskaraz elkar maitatzen dugu
Bera eme ni arra
Gozo kentzen dit sukarra
Kopetan tente adarra
Esnetan gainez aparra
Gora nire behi naparra

AITOREN HIZKUNTZ ZAHARRA
(Herrikoia)

Aitoren hizkuntz zaharra
nahi dugu zabaldu.
Munduaren aurrean
gizonki azaldu.
Batez ere zainetan
odolik badugu,
euskaldunek euskeraz
hitz egin behar dugu.

Lehendabiziko hitza haurtxo nintzanean
amaren besoetan bular barrenean,
Hitz hauek erran zidak hizketa garbian
gora euskara semetxo, bihoatzaren barrenean.

Amatxok erran zidan, heriotz aurrean
agur semetxo Baztan, laster lurpean,
euskeraz otoitz egin neure lur gainean
euskera entzun nai dut nik bai zorionean.

Gora euskara maitea, xoragarriena,euskaldunen artean maitagarriena,
Munduan sortu denik hizkuntza zaharrena,
gora ta gora euskalduna eta gure euskara.



EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
X. Amuriza

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas,
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitzegiterik ez bada,
bota dezagun demokrazia
zerri-askara;
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna,
pazientzia erre aurretik
behar duguna;
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena?
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?



GALTZETAN GORDETZEKO KOBLAK.
Sarrionandia - Ordorika

Artizarra ortzantzean lehena da argitzen
saguzahar zaharrena oraintxe da esnatzen
teila gorri orma grisa ixilean laztantzen
zoko beltzen hegaztiak gau berria ehuntzen.
Hemen gautza ezin irten errautsen gaztelutik
gaua sare erraldoia gugana abaildurik
azpian nau gatibatzen tristurari loturik
hemen natza hau zer denentz adierazi ezinik.
Hau izuen gordeleku eta belar hitsena
hau malkoen katedrala gizaseme hutsena
hau eremu bezperage biharamun motzena
hemen datza gorpu bizi herri bat izan zena.
Hanitz lore sortzen omen hurruneko bizira
gartzelara sartu oro heldua da hobira
saguzahar ehunleen urkabeen hegira
zelan kulun-katzen garen bi begiez begira.

Argi gabe ari nauzu giltzapean koblatan
oinazea bisitari gogoaren zainetan
zaindariak paper bila ari dira zeldetan
erdu eta to zuretzat gorde itzazu galtzetan.


HERRIA ETA HIZKUNTZA
Xalbador


Iragan egun batez, Ostatu batean,
bi lagun ari ziren ez ta bai betean;
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
halere ezin adi elgarren artean;
entzuten egona naiz umore tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola,
erderaz mintzo baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain beharra, bertzen men dagola,
<<Gora Euskal-Herria>>, frantsesez ziola.

Bertzea oldartu zen euskara garbian:
<<Gure hizkuntza ez da galduko agian!
Hori dugu bereixik guk Euskal Herrian,
Gainerakotan gaude bertzen negurrian;
frantsez egina gira joan den aspaldian!>>

Bi gizon horietan, zugaitz onekoa
batek ondoa zuen, bertzeak ostoa;
gauza arraro hori ez dut gustokoa,
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez janzirik pagoa.

Bat herria goratzen arrotz baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren hitza;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
lainopean bezala galduak gabiltza
ez daizke bi nagusi batean zerbitza!

Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatsi nahi dut nik puskak elgarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal Herri
Konparatzen baititut izaite bateri.

Anai-arrebak entzun ene ahotsa:
izaite bat ez daike hezur utsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik bereixtean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hilotza.

Batzu herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hikuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.


MAZISI OKEITA DENBELEK
J.Muguruza

Mazisi Okeita Denbelek
Bilboko kafetegian
kafe kikara eskuetan hartu eta
ezpainetara darama pentsakor.

*Zer ari ote da pentsatzen
Mazisi Okeita Denbele
kafetegi hontan, urrun
etxetik hain urrun, Bilbon.

Afrikatik etorritako
gizon honi begiratzen diot
mostradore-atzeko ispiluan
kafea hartzen ari da pentsakor.

*Zer ari ote da.......

Ispilu aurrean dauden
bi koinak botilen artean
justu hortxe ikusten ditut
gizon honen begiak, pentsakor.

*Zer ari ote da.........

Afrikako bere herrian
ari ote da pentsatzen?
hango andre batengan?
hango lehorteaz? hango gerraz?

Lingo lingo Mboka te (maitasunik ez du herririk)
Lingo lingo Mondele te (maitasunak ez du zuririk)
Lingo lingo Moginolo te (maitasunak ez du beltzik)

Tina Tokabuana Ngo Salo (zergaitik bereizi behar dugu?)
Noko Mama Tina Toyinama?(zergatik gorrotu izan elkarri?)


O AMA ESKUAL HERRI
(Etxahun)


Anaia etxen da ezküntü
Bortxatu niz orai joaitera
Ene ophilaren egitera
Pariserat banüazü
(errepika)

O ama Eskual Herri goxua
Zutarik hürrün ni trixterik banua
Adios ene etx'ondua
Adios Xiberua.

Pariseko bizitzia
Lan khostüz irus baguatzü
Hargatik berantzen zitadazüt
Zure berriz ikhustia
Bena denbora da llaburxko
Othoi ama entzün nezazü
Xokho bat haita izadazüt
Azken egun horientako.


NOR-NORI-NORK
Otxandioko AEK
Eusko Jaularitzak dio, dirurik ez dagoela
baina zer kasualitate, gurea falta zaiela
baina, laister ikusiko dute, joder,
potrotaraino gaudela, joder, potrataraino gaude.
Nor-nori-nork, baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza badakigu.

Ertzainek erosi dute, kriston helikopterua
baina zertarako nahi dute, holako aparatua?

Baina, laister ikusiko dute........


MATALAZ

Dolu gabe, dolu gabe, hiltzen niz
bizia Xiberuarendako emaiten baitut.

Agian, Agian egun batez
Jeikiko dira egiazko Xiberutarrak,
Egiazko eskualdunak
Tirano arrotzen ohiltzeko,
Egiazko eskualdunak
Tirano arrotzen ohiltzeko.

Kanta gehiago