ALTERNATIBA DEMOKRATIKOA
Alternatiba Demokratikoa, 95 eko apirilean E.T.A. nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Euskal Herria eta espainiar Estatuaren arteko gatazka politikoa
gainditzeko aurkeztu zuen bake proposamen bat da.
Proposamen hau, Herrien Autodeterminazio eskubidearen gain oinarrituta dago. Eskubide hau N.B.E.k 1966. an onartu eta munduko Estatuen gehiengoak berretsi arren, espainiar Estatuak ez dio Euskal Herriari onesten.
Alternatiba Demokratikoa, Gobernu espainiarraren aldetik baztertua izan zen, eta aipatu beharra dago, gaur egun, Herri Batasuna alderdi politikoaren zuzendaritza osoa gartzelaratuta izan
dela proposamen honen mamia azaltzen duen E.T.A.ren bideo bat zabaltzeagatik.
ALTERNATIBA DEMOKRATIKOA
Hego Euskal Herrian egiazko demokrazia eraiki dadin, Autodeterminazio eskubidea eta gure lurraldetasuna errekonozituko ditu
Estatu espainiarrak eta, ondorioz, euskal herritarrok erabakitzen duguna errespetatzera konprometituko da.
Euskal gizarte osoa inplikatu eta zuzeneko partehartzearen bitartez, nolako Euskal Herria nahi dugun erabakiko dugu.
Eztabaida eta erabakitze
prozesu hau euskal herritarroi soilik dagokigu eta, beraz, euskal gizartea izango da hartu beharreko erabakien sujetu bakarra.
Prozesua benetan demokratikoa izan adin, preso, errefuxiatu, eta deportatuen eskuhartzea ahalbideratuko duen amnistía emango da.
Aipatutako edukinak akordio bidez lortu eta bermatzen direnean bere iharduera armatua geldituko duela adierazten du E.T.A.k.