azken diska

 

 

 

Hasiera

Biografia Diskografia 

Kluba

Argazkiak Bideoak Mp3

Akordeak

Ainhoaren web-ak   

Foro ofiziala

Aldizkari ofiziala

Foroa  Bisiten Liburua

Nabigatzaileen mezuak

 

 

 

Biografia

OTko irabazle suertatu ondoren, Ainhoari ateak ireki zitzaizkion. Emilio Estefanekin lehenengo diska grabatzeko aukera eman zioten baina hori burutu aurretik, bira bikoitz bat zuen. Lehendabizi bere OT2ko kideekin eta ondoren "Generación OT" izeneko ikuskizunarekin. Azken bira hau egiten zuen bitartean grabatu behar izan zuen diska Miami-n, Emilio Estefan-en "Crescent Moon" estudioetan. Diska honetako kantuen artean ("Esencia Natural") izugarrizko bitxiak aurki ditzakegu: "Acéptame Así", "El Amor Me Está Llamando" eta "Decídete" single-etatik hasita, "Cuando Tú No Estás" eta "Resignación" bezalako kantu leunetara iritsi arte. Hala ere, dudarik gabe azpimarratu behar dugun kantua Ainhoak konposatutako kantu bakarra da (diska honetarako): "Lo Bueno Queda". "Esencia Natural" honetako partehartzaileak izen ezagunekoak dira: Jon Secada, Diane Warren, Gian Marco, Shakira...

Diska kaleratu orduko (2003ko uztailaren 7a) promozioaren ateak ireki ziren. Promozio honi ekiteko, lehenengo single-aren bideoklipa grabatu zen, "Acéptame Así"-rena hain zuzen. Single honekin egin zen promozioa oso eskasa izan zen arrazoi bat zela eta: bere udako bira hastear zihoala, auto-istripu bat izan zuen. Hau zela eta, kontzertuak, TVko agerpenak, etab. ezeztatuak izan ziren. Ainhoaren promozioa denbora batez geldirik egon zen. 

Iritsi zen bigarren single-a eta honekin bat Ainhoaren eraberritzea. Istripuko kolpeetatik berreskuratu zenean,  "El Amor Me Está Llamando"ren bideoa grabatu zuen Bartzelonan. Bideo honetan gehienbat aipatu behar duguna ainhoazaleen partehartzea da. Single honekin Ainhoak egin zituen telebistan agerpen gehiago baina ez berak merezi duen adina. 

"El Amor Me Está Llamando"ren ondoren, beste single bat kaleratzeko dudak sortu ziren, baina azkenik, "Decídete"rekin geratu ziren. Kantu honek ez zuen izan bideoklipik baina irratietan gehiago entzun zen telebistan baino. 

Ainhoa ere ihardun da penitsulatik kanpo bere lehen pausuak ematen. Konkretuki Puerto Rico-n bi aldiz egon zen: bata, 2003ko abenduan eta bestea 2004ko uztailean. Azken honetan, PR-ko "Festival de la Bahía"n parte hartzera joan zen. 150.000 pertsonen aurrean bere emanaldia egin ondoren, irabazle suertatu zen gure Galdakaoko pantera (Urrezko Garita eskuratu zuen).

Ongi dakizuenez, Ainhoak egin dituen kontzertuak oso urriak izan dira. Bakarlari moduan hiru bakarrik egin ditu: Bilboko "Garden" eta Bartzelonako "Luz de Gas" aretoetan (bi hauek diskaren aurkezpenak) eta Santurtziko jaietan. 

Ainhoak 2004ko abuztua erabili du "Mi Tiempo Roto" izenpean aurkitu dugun diska berria grabatzen. Urriaren 19an kaleratu zen eta "Seguiré Estando Yo" kantua aukeratu zuen lehenengo single bezala. Single honek ere badu bere bideoklipa. Bideoklipa Madril-en errodatu zen eta webgune honetan aurki ditzakezu zenbait irudi. 

Diska berri honetan gehiago zentratuz, 12 kantu dituela eta horietako 3 guztiz bereak direla esan behar dugu. Hiru kantu horiek "Tengo Que Aprender", "A Veces" eta "En Silencio" dira. Bestalde, gainontzeko kantuetan Ainhoak bere partehartzea erakutsi du, bere bizipenen letrak eta zenbait abestiri ere koroak eginaz. Dudarik gabe, orain arteko diskarik pertsonalena dela esan genezake. 

Ainhoa Valentzian promozioan aurkitzen zela, bigarren auto-istripu bat jasan behar izan zuen irrati batera taxian zihoala. Taxistak "ceda el paso" bat saltatu zuenean gertatu zen gertatu beharrekoa. Ondorioetaz hitz egitean, esgintze zerbikala eta sudurraren fisura bat esan beharko genuke. Honek Ainhoaren diska berriaren promozioa oztopatu zuen 2 astez. 

      

 

 

Kontaktua:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arka_ || goenkale_ || _panteratxo_      © 2004