San Frantzisko Ikastetxe Publikoko Irakasle Klaustroak adostutako idazkia
2003ko urriaren 29a

Luis Campoy Jauna, Nafar Gobernuko Hezkuntza Kontselaria

Yolanda Barcina Anderea, Iruñeko Udalaren Alkatesa

Eskutitz honekin batera, 2003ko urriaren 29an bildutako San Frantzisko Eskola Publikoko Irakasle Klaustroak onartutako akordioa bidaltzen dizuet.

Bilkura berean akordio hau zuei, Nafar Gobernuko Hezkuntza Kontselaria eta Iruñeko Udalaren Alkatesa zaretenoi bidaltzeko erabakia hartu zen. Halaber, ikastetxe honen Eskola Batzordeko kide guztioi berri ematea erabaki egin zen.

Arreta osoz agurtzen zaituzte,

San Frantzisko Ikastetxe Publikoko Irakasle Klaustroaren Lehendakaria.

San Frantzisko eskolak direlakoak eraisteko egitasmoaren inguruan, eta ondorioz ikasleek, irakasleek eta gainerako langileek Ezpeleta Jauregia (Terestarrak) deitu eraikinera —eraberritze fasean dago— egin beharreko lekualdaketaren inguruan, eta bertara bisita bat egin ondoren. San Frantzisko Ikastetxe Publikoko Irakasleen Klaustroak, 2003ko urriaren 29an bildurik, aldaketa horri buruzko honako hau adierazi nahi du:

Terestarretara aldatzeak azken urteotan inbertsiorik egin ez den eta eraberritze sakon baten beharretan dagoen zentro baten eraispena dakar. Halarik ere, bere ezaugarriak (beheko solairu eta bi altuerako dimentsio eta banaketa) direla eta, gune zabalak eta berrantolaketa ahalmen handiak eskaintzen ditu.

Zentro berrira igarotzeak ondorio txarrak dakartza, eta horien artean bere larritasunarengatik honako hauek azpimarratuko genituzke:

Horregatik guztiarengatik, Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari egungo San Frantziskoko eraikinaren geroa berriz plantea dezatela eskatzen diegu, haren eskola erabilera eskolarra mantenduz eta eraberrituz.

Iruñea, 2003ko urriaren 29a

Aurkezpen orrira joan Gaztelerazko bertsiora joan