Iruņeko Alde Zaharrean txertatua, San Frantzisko Haur eta Lehen Hezkuntzako Eskola Publikoa bizi-bizirik dagoen ikastetxea dugu. Bertan, euskaraz edo gazteleraz bere ikasketak hasten dituzten haurrek behar duten zerbitzua aurkitzen dute.
Matrikularen zenbakiak gora doaz azken urteotan. Errealite baikor honi Nafarroako Gobernuak dituen asmoek aurka egiten diote. Izan ere, Gobernuak lekualdatze bat inposatu nahi dio eskolari, aintzinean Terestiarren eskola zenaren eraikinera. Asmo horrek arrisku nabaria dakar eskola komunitaterako: San Frantziskon hezkuntz zein ziurtasun neurri guztiak betetzen diren bitartean, Terestiarran guztiz ezinezkoa da hori lortzea. Nahiz eta diru mordo zaharberritze lanetan gastatu, Terestiarren eraikina ez da nahiko gaur egun eskola batek behar duena ezartzeko. Legeek gure haurrei bermatzen dizkieten ziurtasunak Gobernuaren asmoak muzin egiten die.
Egoera honen aurrean San Frantzisko eskolako Guraso Elkarteak lanari ekin dio Gobernuaren jokabidea salatzeko. San Frantziskok beharrak betetzen dituelakoz eta Terestiarrek ez, San Frantziskon gure haurrak ziurrak daudelakoz eta Terestiarretan ez.
Orri elektroniko honetan gure arrazoiak aurkituko dituzu. Zure interesa izango delakoan gaude. Baita gurekin batera kezkatuko zarela ere.
Momentuz, ezin izan dugu den dena euskaratu. Guztatuko litzaiguke, baina lan honetan gaudenok mugatuta gaude. Eskolako guraso bat bazara, mezu bat bidali guri eta gaztelerazko bertsioan ditugun fitxategietako bat bidaliko dizugu, horren itzulpena egin dezazun. Guztion artean euskara bultzatzeko erraztasun gehiago izango dugu.
Zeozer esan nahi baldin badiguzu, eskutitzaren azala ikonoan sakatu eta mezu bat bidali guri.
Eskerrik asko!