Futbito zelaia

2000ko urtarrilean Gobernuak eta Udalak San Frantzisko eskola Terestarren aitzineko ikastetxera eramateko asmoa zutela prentsan agertu zen. Guraso Elkarteak Terestarretan araudia beteko ez zelako kezka azaldu zuen. Inolako proiekturik konponduko ez lituzkeen bi huts ere aipatu genituen: eraikinak beheko solairua eta bost gehiago ditu, gomendioaren arabera behekoa eta bi solairu gehiago behar diren bitartean. Gainera legediak eskatzen dituen gutxieneko neurriko futbito zelairik ezin da patio horretan sartu.

2000ko otsailean Hezkuntza Saileko Zuzendari Nagusiak haur eta lehen hezkuntzako eskola batek behar lituzkeen gutxieneko neurrien berri eman zion Udalari idazki ofizial batean; honen arabera patioak 44x22 metrokoa izan beharko luke.

Gobernuaren erabakiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri genuen. Argudioen artean legeak (1004/1991 Errege Dekretua) agintzen duen patioa ez zela Terestarrenetako patioan sartuko aipatzen genuen. Gobernuak gure errekurtsoari emandako erantzunean honako hau zioen: "Terestarretan gehienez 32,55x25 metroko pista egin liteke"; azken finean legeak agintzen duen pistak tokirik ez duela onartzea da, horretan arrazoi dugula. Aldi berean Hezkuntzako Zuzendari Nagusia Udalari pista sartuko zela aipatu zionean egia ez zuela esan agerian gelditu zen.

Logikak dio gobernuak bere proiekturen batek eskakizun legalik beteko ez balu, bertan behera utzi beharko lukeela. Erantzunean, aldiz, Terestarretan San Frantziskon dagoen pista baino handiagoa jar zitekeela aipatzen dute. Beraz, gutxieneko legala ez betetzeari garrantzirik kentzen diote.

Gobernua gezurretan ari dela uste duenak iritzia alda dezala: gezurrik esan ez du esaten… baina azpijokoetan ibili bai. Zelaiaren azaleraz (luzera x zabalera) ari da; zabaleran 3 metro gehiago duen kirol pista batez mintzo da, 22 izan beharrean 25 izango baitzituen. Horrela San Frantziskon sartzen den pista metro koadrotan gainditzen du, haien arabera 33,70 x 23,75koa baita. Hemen ere behar baino zabalera handiagoa jartzen dio; beraz, metro koadrotan irabazten du. Arazoa, berriz, ez da zabalera, luzera baizik eta San Frantziskon Terestarretan baino luzera handiagoa duen erregelamenduzko zabalerako pista sartzen da.

Luzerari dagokionez, bi aukeren artean 1,15 metrokoa besterik ez dela pentsa zenezakete. Gehitu beharko genuke neurri hauetako pistarik Terestarretan egingo balitz, patioko zuhaitz guztiak moztu behako lituzketela. Zentzugabekeria dirudi (hala ere, dagoeneko zuhaitz hauetako batzuk bota dituzte, haien artean zegoen magnolia ederra ere izanik). Honetan ere gobernuak ez du gezurrik esaten; egia osoa esatea ahantzi egiten zaio.

Hau azalpen "literarioa" izan duzue. Iruditan ere San Frantziskon erreglamenduzko futbito zelaia izateko aukera erreala azaltzen dizuegu. Marrazkiak eskalan eginak dira udaletxeko katastro planoen arabera. Erreglamenduzko pista izateko aukera errealak ikusteko hemen saka ezazu.

Aurreko orrira itzuli