Hemen dauzkazue bai San Frantziskoko bai Terestarretako patioan arauzko kirol-zelaia egiteko aukerak. Lur sail bakoitzean agertzen diren zenbaki erromatarrek bertan eraikitako solairu kopurua adierazten dute (S+III: sotoa, beheko solairu gehi bi solairu, esate batera).

Ikastetxeek kolore marroia dute eta ondoko eraikinek urdin iluna. Kirol zelaia sartu ahal izateko balizko handitze batean erabiliko liratekeenak kolore hori bizian dituzue.

Ikusten denez, San Frantziskon egin daiteke I+T (beheko solairua gehi terraza) eta patioko izkina batean dagoen bulego bat erabiliz soilik.

Terestarretan, berriz, gelditzen diren zuhaitz guztiak erauzteaz gain eskolako ezkerraldean dauden eskailerak eta beheko solairu gehi bost solairuko auzo etxe bat eraitsi beharko lirateke.

Badago benetan Terestarretan kirol-zelai handiago egiterik? Gobernuak hala dio.

Inolako handitze lanik egin gabe San Frantzisko eta Terestarretan egun sartzen diren kirol-zelaiak nolakoak diren jakin nahi izanez gero saka ezazu hemen.

 

Aurreko orrira itzuli