3.
solairuko eskailera
EOA-SEB/96k horrela dio horren 7.3.1.a) artikuluan: "10.1 artikuluak ezartzen dien bermak 14 metrotik gorako solairuetan aplikatuko dira, hauek etxe, ikastetxe edo bulegokoak badira". 10.1 artikulu horren d paragrafoan irakurtzen dena hurrengoa da: "Babestutako pasabideak eta eskailerak diseinatuko dira eraikinaren irteera solairu batera bere barnetik ailegatzeko moduan".
Terestarren 4. solairua 15 metroko altueran dago baina bere barneko eskailerak suen aurkako babesa galtze du 3. solairua ailegatzean. Puntu horretan, urrun samar (larrialdi batean urrunegi izan daiteke) dagoen beste eskailera baten bila joan behar da. Ibilbide honetan, babesa galtzen da. Eta ezpairik ez: 3. solairua ez da irteerako solairurik.
Guraso Elakartekook helegite bat aurkeztu genuen udalean. Horren erantzunean, "barneko eskailera babestuko da 3. eta 4. solairuen artean suen aurkako ateak jarriz" esan zuen. Eskailera bat babestea EOA-SEB/96 arauak finkatzen duen baldintza zerrenda betetzea da. Haien artean, esate baterako, babestuta dagoen eremura ematen duten ate kopurua ezin dela bi baino gehiago izan. Ezker aldean dagoen planoan ikus daitekeenez, solairu honetan gutxienez hiru jarri behar da (kolorez adierazitako puntuetan). Ondorioz, ezin da ezarri araudiak exijitzen duen babesa.
EOA-SEB/96 betetzen ez duen beste puntu bat dago, hain zuzen ere eskailerak duen zabalera. Honi buruzko azalpena lehen hezkuntzako gelak eta barneko eskailera orrian duzu.
Arriskuan egongo direnak ez dira ez babesa eza hau oniritzi dutenak, baizik eta eskolako erabiltzaileak, ikasleak zein langileak. Sute bat suertatuz gero 12 urte azpiko neska mutil asko hor izango dira, legeak ematen dizkien ziurtasun neurriak ezean.