
|
Selvako udala Gironako
probintzia (Catalunya), Santa Bárbara mendiaren
isurialdean, Gironako sakonune eta Guilleriesetako
mendigunearen arteko ukipen eremuan. Brunyola edo
Bruiolako izena Gazteluaren beraren izena zela dirudi,
eta 1116. urtean haren mugak Onyar ibaitik Gironella
mendiraino zihoazela. Onyar ibaia Santa Bárbara mendian
eta jaiotzen da, Gironako hiriaren erdialdetik igarotzen
da eta Ter errekara ibaiaratzen da.
1280. urtean Baronia de Brunyola elizaren menpe
gelditzen da, Berenguer de Gornauk Guillem de Gonfredi
elizgizonari emanda. 1923an, azken honen heriotza dela
eta, bere ondasun guztiak testamendu batek horrela
adierazita pastasen dira LAlmonia del Pa de la
Seu-ra, Paborne edo Domerrek ordezkatua.
Baronia, Brunyolako gaztelu eta parrokiak gauza bera
dirudite denboran zehar, denak Paborde edo Domer berberak
ordezkatzen baitzituen.
Eliza Parrokiala enparantzaren alde batean dago
kokatuta, omenaldi Dorrea aldatzen zen lekua zela uste
da. Ondoren aldatu zuten Gazteluaren aintzinako kapera
bide zen.
Oso berri gutxi dira Brunyolako elizari buruz
ditugunak, Independentzi gudan (XIX. Mendean) dokumentu
guztiak erre egin baitzituzten. Eraikikuntza horren data
bakarra 1823ekoa da, berriztua izan zenean. Guda
horretan, frantziarrek, eliza zaldideriarentzako abeletxe
bat bihurtu zuten, eta horren ondorioz erretaulo eta
irudi guztiak galdu ziren.
1955ean, herriaren aportazio dela medio, aldare
nagusia eraikitzen da harrizko mahaia eta alabastrozko
erretaula, dituela, Josep Boada Gironakoarren
eskultorearen lana, alegia.
|